Itzuli

Nafarroak zazpigarren urtez jarraian aurrekontuak edukitzeak dakarren egonkortasuna goraipatu du Geroa Baik

Kontuak gehiengo aurrerakoi eta anitz batekin aurrera ateratzea ahalbidetu duen akordio politikoa nabarmendu du koalizioak

    Aurrekontu akordioa balioetsi du Geroa Baik, “Nafarroak zazpigarren urtez jarraian Aurrekontu Orokorrak edukitzea ahalbidetuko baitu”. Koalizioaren arabera, kontu hauek “2015ean hasitako aurrekontuen norabidea finkatzeko balioko dute eta ekonomiari eta garapen ekonomikoari bultzada emateko apustuari jarraipena ematen diote, bai eta gizarte kohesioari, zerbitzuen kalitatearen hobekuntzari eta lurraldearen egituratzeari ere”. “Foru Komunitateari berriro ere egonkortasuna ematen dion gehiengo aurrerakoi eta anitz bati esker, aurrekontuek argi berdea edukiko dute beste urte batez”, nabarmendu du.

    Zentzu honetan, “Gobernuaren eta hura sostengatzen duten indar politikoen arteko elkarrizketa eta adostasunerako gaitasuna” azpimarratu du Geroa Baik, eta Navarra Sumaren jokabidea gaitzetsi du ere, “parlamentuko lehen indarra izanik, beste urte batez bere burua kanpo uzteko erabakia hartu baitu edozein negoziazio motan sartu baino lehen”.

    Halaber, Geroa Baik azpimarratu duenez “Europak markaturiko garapenerako Europako ildoekin lerrokaturiko kontuak izango dira eta Nafarroako gizartearen beharrizanei fidagarritasun handiagoarekin erantzutea ahalbidetuko dio Nafarroari, Covid-19ak sortutako krisialdi sanitario, ekonomiko eta sozialaren ondorengo susperraldirako gako den une batean gainera”.

    Koalizioaren iritziz, aurrekontuen aurreproiektuak “gako diren esparruetan Nafarroarentzako estrategikoak diren partidak” jasotzen ditu, eta zentzu honetan “Geroa Baik Foru Gobernuan dituen erantzukizunen garrantzia” azpimarratzen du. Horrela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentutik, programa ezberdinen bitartez, trantsizio ekologiko eta digitala bultzatzeko 41 milioi euroko laguntzak bideratuko direla nabarmendu du. Halaber, eredu jasangarri baterantz trantsizio energetikoa laguntzeko, dinamizatzeko eta sustatzeko 30 milioi euroko laguntza ildo eta programa ezberdinak azpimarratu ditu. Turismo alorrean, Next Generation susperraldirako Europako funtsetatik 2021 eta 2023 urte bitartean iritsiko diren 56 miloi euro nabarmendu ditu, aldi berean eraldaketa ekologiko eta digitalaren ardatzak sendotuz”.

    Era berean, Geroa Bairen iritziz “2015etik hona martxan jarritako etxebizitza eta hirigintza politika publikoen paradigma aldaketan sakontzea ahalbidetuko dute aurrekontuek”. Eredu berri honek, koalizioaren arabera, “Next Generation funtsen inguruan aukera nitxo bat sortu du, Nafarroako Gobernuaren zaharberritze planak 47 miloi euro jaso baititu datozen urteetarako. Halaber, Proiektu Estrategikoetara bideraturiko 7,3 milioi euro nabarmendu ditu ere, bereziki Pirinioko Planera, Allozko lurralde garapen jasangarrira edo Eraikuntzaren Industrializazioaren Zentrora bideratuak alegia.

    Geroa Bairen arabera, “aurrekontuek ingurumenaren erronka handiari aurre egitea ahalbidetuko dute, Navarra Green estrategia garatzea ahalbidetzen baitute”. 2022 urteko berritasun moduan, hondakinen kudeaketa hobeagorako, basozaintza jardueretarako eta uholde arriskuak arintzeko, Europako funtsetatik datozen 6 milioi euroko balioa duten partidak daude.

    Bestalde, koalizioaren arabera, “Bake, Bizikidetza, Memoria eta Giza Eskubideen Plan Estrategikoaren aldeko apustu tinkoa 2022ko kontuetan jasotzen da ere, ‘Memoria duten Eskolak’ programara bideraturiko partida garrantzitsuekin, kasuan 290.000 euro, edo Rozalejoko Markesaren Jauregiko Obrak bertan Memoriaren Nafarroako Institutuaren egoitza jartzeko, 600.000 euroko inbertsio aurreikuspenarekin”.

    Era berean, “aurrekontuen aurreproiektuak hizkuntza alorrean aurreikusten duen bultzada” azpimarratu du Geroa Baik. Horrela, Euskararen Plan Estrategikoa partida ugarirekin sendotzen da, hala nola euskaltegientzako 1,8 milioi euroko laguntzak, komunikabideentzako laguntzak 971.000 eurorekin edo  euskararen sustapenerako tokiko erakundeentzako laguntzak, 875.000 euroko partida batekin. Datorren urteko  kontuetan Kanpoko Plan Estrategikora bideraturiko inbertsioa nabarmentzen da ere, Next Retorna Estrategiara bideraturiko 65.000 euroko partidarekin, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko 631.000 euro edo Europar Batasunerako politikak, 290.000 eurorekin.

    Azkenik, Geroa Baik “aurrekontu proiektuaren tramitazioan Nafarroako Parlamentutik lanean jarraitzeko” bere jarrera agertu du, “horretarako lurraldearen kohesioa lortzera begira zuzenketa ezberdinak aurkeztuz, lurraldetik hurbileko lanaren fruitu eta Udalekin batera eginez”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko