Itzuli

Nafarroako Arrantza Kudeaketari buruzko Foru Legea onetsi da

    José María Aierdi José María Aierdi

    Parlamentuaren osoko bilkurak Nafarroako Arrantza Kudeaketari buruzko Foru Legea onetsi du gaur PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPN eta Voxen abstentzioekin eta UPNren aurkako botoarekin. Nafarroako legeria estatuko eta Europako araudira egokitzeari buruzko legea da, metatutako esperientzia baliatzeko gai izanen den esparru propio bat ezartzeko, premia berriei erantzuteko.

     

    Gobernuak bidalitako Legearen helburua arrantza baliabideen aprobetxamendu ordenatua bermatzea da. Horretarako, egungo agertokietara egokitu behar da, ur ekosistemen egoerari dagokienez eta arrantzaren inguruko pertzepzio sozial berriari dagokionez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko