Itzuli

Nafarroako fiskaltzak herritar kopuruaren arabera dagokion fiskal kopurua jartzea proposatu du Geroa Baik

Fiskaltzaren Memoriaren datuen arabera herritar kopuruari dagokionez fiskal kopururik txikiena duen Fiskaltza Nafarroakoa dela ohartarazi du Geroa Baik

    Blanca Regúlez Álvarez Geroa Baiko foru parlamentariak mozioa erregistratu du Nafarroako Parlamentuan Estatuko Gobernua premiatuz Foru Komunitateko herritarrei arreta emateko beharrezkoak diren fiskal plazak sor ditzan, eta orain dauden organo jurisdikzionalekin bat.

    Geroa Baiko parlamentariak ohartarazi duenez, 2019ko Nafarroako Fiskaltzaren Memoriak agerian uzten du 9 urtetan ez dela fiskaltzaren plantilaren plaza kopuruan aldaketa bakar bat ere egin, eta ziurtatu du “herritar kopuruari dagokionez fiskal kopururik txikiena duen Fiskaltza Nafarroakoa dela”.

    “Memoriaren datuen arabera, Nafarroak 21 fiskal plaza ditu eta 100.000 biztanleko gure ratioa 3,27 fiskalekoa da, estatuko bataz bestekoa 5,2 fiskalekoa izanik. Alderaketa are eta larriagoa da probintzia bakarreko beste hurbileko komunitateetako datuak ikusita, hots Kantabria, non Nafarroak baino 60.000 biztanle gutxiagorekin 8 fiskal gehiago dituen, edo Errioxa, biztanleen erdiarekin 13 fiskal dituelarik”, ziurtatu du Regúlezek.

    Geroa Baiko foru parlamentariak ziurtatu duenez, erregistratu duen ekimen parlamentarioaren helburua “Nafarroako Justiziaren beharrizanei arreta emateko lan egitea da, bai eta hura eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa izaten laguntzea, horrela herritarrei haien eskubideen babes judiziala bermatuz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko