Itzuli

Nafarroako futbol zelaietan araudiaren betetzea analizatzeko estudio bat proposatu du Geroa Baik

El parlamentario Pablo Azcona propone un censo de campos de fútbol que requieran de actuaciones para garantizar la seguridad

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik Kirolen Kontseilu Gorenaren Kirol eta Aisialdirako Instalazioen Araudia Nafarroako futbol zelaietan betetzen den analizatzeko estudio bat burutzea proposatu du.

    Pablo Azcona Molinet Geroa Baiko foru parlamentariak mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan Kultura eta Kirol Departamentua premiatuz estudio hau Nafarroako Futbol Federazioarekin lankidetzan egin dezan, bai eta Exekutiboa premiatuz ere segurtasuna bermatzeko esku hartzeak behar dituzten futbol zelaien errolda Toki Erakundeekin batera landu dezan, esku hartze horien eragin ekonomikoa agertuz.

    Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez “berriki futbol zelaien jabe diren udalek Nafarroako Kirolaren Institutuaren ohartarazpen bat jaso dute, jokalekuak inguratzen dituzten murruek dakartzaten arriskuak ekiditeko neurriak har ditzaten gomendatuz”, eta azaldu duenez “gomendio horren jatorrian Arartekoak Kultura eta Kirol Departamentuari bidalitako ohartarazpena dago, Nafarroako udalerri ugaritako zelaiak inguratzen dituzten murruek futbol jokalarientzako dakartzaten arriskuak direla eta egindako kexa bat zela eta”.

    Azconak ziurtatu duenez “ezaugarri hauetako neurri bat eragin handikoa da, mota honetako instalazioak dituzten udalei eragiteaz gain, futbol klub kopuru handi baten jardueran ere eragina edukiko baitu”.

    “Era berean, eta murru hauek edota kirol honetan aritzen diren jokalarientzako arriskutsuak diren beste elementu batzuek duten arriskugarritasuna ikusita, arrazoizkoa deritzogu Kultura eta Kirol Departamentuak Nafarroako futbol zelaien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak analizatzea eta lantzea, instalazioen jabetza udalarena izan edo ez, eta udalekin eta Nafarroako Futbol Federazioarekin lankidetzan egin dezan gainera”, amaitu du Geroa Baiko foru parlamentariak.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko