Nafarroako Gobernua erasotzeko UPN-k zergei buruzko datuak bihurritzen jarraitzen duela salatu du Geroa Baik
Geroa Baik kritikatu duenez UPNk zergei buruzko datuak bihurritzen jarraitzen du gizarte alarma sortzeko eta Nafarroako Gobernua erasotzeko helburu bakarrarekin. Jokin Castiella Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politika bozeramaileak salatu duenez “UPNk ezkutatu egiten du mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen zergak, Nafarroako enpresen %90 baino gehiago direnak alegia, Foru Komunitatean Estatuaren gainontzekoan baino onuragarriagoak direla”.
“Gogoratu beharra dago zerga tipo nominalen aurrean, hau da %28 enpresa handientzako, %23 ertainentzako eta %19 mikroenpresentzako, datuek frogatzen dute Nafarroan enpresa mota hauen ordaintzen dituzten zergen bataz bestekoa %18,83, %17,26 eta %16,31 direla hurrenez hurren, eskuinak beti gogor heltzen dituen tipo nominaletatik oso urrun”, azaldu du Castiellak. Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak kritikatu du “ez dela UPNk Foru Exekutiboa erasotzeko zergak erabiltzen dituen lehen aldia, datu bakar moduan tipo nominalak hartuz eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin intentzio txarreko alderatzeak eginez, jakinda haien finantza egoerak ez duela ezer ikustekorik Nafarroarekin”.
Horrela, Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politika bozeramaileak gogoratu du “2014an Nafarroan UPNren Gobernuak Elkarteen Zerga %25era jaitsi zuela, EAEn %28an mantendu zutelarik, horren ondorioz EAEko kontuak osasuntsu agertuz, egungo Gobernuak Nafarroan aurkitu zuen diru kutsa arazoen aurrean”. “Aurreko legegintzaldietan UPNren kudeaketa negargarriaren ondoren 3.300 milioi euro baino gehiagoko zorrari aurre egin behar zaiola kontutan hartuz gainera”, azpimarratu du.
Nafarroak lehiakortasuna galdu ote duela eta, Castiellak nabarmendu du “UPNk are gehiago bihurritzen duela errealitatea lehiakortasun faktore garrantzitsu bat ezkutatuz, hala nola Nafarroako enpresek izan ditzaketen zerga sustagarriak, esaterako Inbertsioetarako Erreserba Berezia, Berinbertitzeagatik Salbuespena edota I+G+b inbertsioak egiteagatik kenkariak, Estatuan ez dauden sustapenak alegia”.
Azkenik, Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politika bozeramaileak nabarmendu du “Europa mailako fiskalitate aurrerakoietan jarri behar dugu arreta PPk Madrilen egiten ari duen horretan jarri ordez, diru sarreren erortzea ekarri baitie”. “UPNk jakin beharko luke zergak ez direla helburua bakarrik baizik eta lurralde eta baldintza bakoitzari egokitu beharreko tresna, eta modu arduratsuan erabili behar direla, gure enpresen modernizazioa eta kaudimena sustatuz hitz potoloen demagogian erori ordez tipo nominaletan arreta jarriz bakarrik”, amaitu du parlamentariak.
Jokin Castiella