Nafarroako Gobernua eratzeko programa-akordioaren ardatz izango diren edukietan aurrera egiteko eta kontrol-organoak hobetzeko bere jarrera agertu du Geroa Baik
Hurrengo Nafarroako Gobernua eratzeko negoziazioen baitan PSNrekin bilera egin du gaur Geroa Baik. Azken legegintzaldian eduki duen ordezkaritza instituzionala mantentzea defendatu du Geroa Baik eta programa-akordioaren zein hurrengo Nafarroako Gobernuaren kontrol eta jarraipenerako organoak hobetzea eta horiei berme handiagoa ematea eskatu du ere.
Halaber, datorren exekutiboaren negoziazioen buru María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria egotearen beharra helarazi die Geroa Baik sozialistei. Koalizioak gainera, programa-akordioan aurrera egiten jarraitzeko bere borondatea agertu du ere.