Itzuli

Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrizanen azterlan bat egin dezan Nafarroan biometano-plantak instalatzeari buruz

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Parlamentuaren Osoko Bilkurak erabaki bat onetsi du gaur aho batez. Erabaki horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da “beharrizanen azterlan bat egin dezan Nafarroan biometano-plantak instalatzeari buruz”.

     

    Onetsitako ebazpenaren bigarren puntuan, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “proiektu-mota horiek ez daitezen landu instalatu nahi diren udalerrien adostasunarekin soilik, ezpada toki-entitate mugakideen adostasunarekin ere, hurbiltasunagatik ukituak suerta daitezkeelako planta horien ezarpenak berekin dakartzan ingurumen-, paisaia- nahiz gizarte-eraginen eskutik”. PSN abstenitu egin da atal honetan.

     

    Hirugarren apartatuan, Sesmako Udala eta “Biometano Sesma, SL” enpresa sustatzailea premiatzen dira, “alda dezaten hasiera batean planteatutako kokapena, eta azter dezaten Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak planteatu dizkien balizko beste kokapenetako batera lekualdatzea”.

     

    Horri dagokionez, argudiatzen da ez dela lortu behar bezalako gizarte- eta udal-adostasunik Sesmako biometano-planta instalatzeko proiektuak zuzenean ukitutako herriekin –bereziki, Lodosarekin, instalazioa haren herrigunetik bi kilometro eskasera egonen bailitzateke–. PSNk atal honen aurkako botoa eman du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko