Nafarroako Gobernua premiatzen da diktadura garaiko haurtxo-lapurreten biktimei 33/2013 Foru Legeak jasotzen duen errekonozimendu eta ordain morala eman diezaien
Parlamentuaren osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, PPNren abstentzioarekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “albait lasterren eta osorik garatu dezan 11/2017 Foru Legea, uztailaren 3koa, zeinaren bidez aldatu baitzen azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen dio “uztailaren 3ko 11/2017 Foru Legetik betetzeke dagoen edukia osorik betetzen hasteko (horren bidez, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko 33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, aldatu zen), 12 hilabeteko epean ekitaldi instituzional bat antolatu eta egin dezan, foru lege horren lehenbiziko xedapen gehigarrian jasotzen dena betetze aldera, auzi horrek ukitutako pertsonen eskarien alde”. Geroa Baik abstentzioa bozkatu du atal honetan, eta gainerako taldeek ez dute boto aldaketarik egin.
Mikel Asiain