Itzuli

Nafarroako Gobernuak Nafarroa-Navarra marka bere komunikazio eta promozio ekintza guztietan barneratzera premiatu du Geroa Baik

Blanca Regúlez parlamentariak gogorarazi duenez bi hizkuntza propio dituen erkidegoa da Nafarroa eta bere marka estrategian errealitate hori uneoro islatu beharra dago

    Blanca Regúlez Blanca Regúlez
    Nafarroako Gobernuak NAFARROA-NAVARRA marka bere komunikazio eta promozio ekintza guztietan barneratzera premiatu du Geroa Baik eta horretarako mozio bat erregistratu du datorren ostegunean Nafarroako Parlamentuan egingo den osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko. 
     
    Blanca Regúlez Geroa Baiko parlamentariak gogorarazi duenez, “bi hizkuntza propio, euskara eta gaztelania, dituen erkidegoa da Nafarroa, eta errealitate hori bere marka estrategian islatu beharra dago, modu honetan Nafarroaren aniztasunari oihartzuna eginez,  eta hortaz, Administraritzak bi hizkuntzen erabilerarekiko duen konpromisoa agertuz ere”.
     
    Regúlezek azaldu duenez, “Nafarroa Markak berak herritarren esku eta profesionalen esku hainbat tresna jarri ditu Nafarroak kanpoan duen irudia sendotu eta sustatzeko, baliabide ezberdinak erabiltzeko aukera emanez (‘Navarra-Nafarroa’ tipografia, logotipoak, Nafarroako Ereserkia…), horiek guztiak bere web orrialdean eskuragarri daudelarik”. Horregatik, parlamentariak dio “Nafarroako Gobernuak Nafarroa-Navarra Marka bere departamentu guztietan eta modu unitario zein zeharkakoan proiektatu beharko lukeela, bai bere ekintzetan bai eta politiketan ere”. 
     
    “Nafarroako Gobernuak hilabete luzez egin du lan Nafarroako herritarren nortasuna eta ahotsa proiektatzeko gai den marka estrategia honetan, gu geu garenaren begirada analitiko eta sormenezko batekin eta besteek gu ikustea nola nahi dugun erabakiz, eta horregatik estrategia horrek Nafarroaren aniztasuna eta pluraltasuna bezalako funtsezko alderdiak kontuan hartu beharko ditu beti”, amaitu du adieraziz Regúlezek. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko