Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ubidearen bigarren fasearentzako emandako konponbidea babesten duen txosten berri bat nabarmendu du Geroa Baik
Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako Lehendakariorde eta Isabel Elizalde Landa Garapenerako Kontseilariaren agerraldia eskatu du, Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza proiektuaren egungo egoera ezagutzeko, bai eta berriki Ingiopsa Ingeniería Enpresa Elkarteak Nafarroako Gobernuari eta Canasariaurkeztu dion txostenaren xehetasuna eman dezan ere.
Hualdek azpimarratu duenez, gai honekin oposizioak egin nahi izan nahi duen iskanbila eta erabilera politikoaren aurrean, berriro ere txosten tekniko batek UPN eta PP bezalako alderdien diskurtsoak gezurtatzen ditu eta bere egunean Landa Garapen Departamentuak ubide ireki baten aurrean lurperatutako hodi bitartez Nafarroako Ubidearen bigarren fasea egiteko aurreratu zituen irizpideen arrazoimena berresten du.
Zentzu honetan, Hualdek gogorarazi du UPNren bozeramaile Javier Esparzak “hubidetxoa” zela esan zuela, hauteskunde motibazio hutsarekin eta irizpide logiko eta arrazionalik gabe. “Orain, Enpresa Elkartearen beraren txostena ezagutu ondoren, Nafarroako Gobernuak defendatzen zituen irizpideak berretsiz, UPN “hoditxoaren teoria” bere egin du, lurperatutako bi hodien eraikuntza konponbidea zalantzan jarri gabe, merkeagoa eta jasangarriagoa baita”.
Horregatik guztiagatik, “eta obra hau egitearen inguruan demagogia tentazioen aurrean”, Geroa Baiko Landa Garapen bozeramailearen iritziz, “garrantzitsua da taldeek informazio hori Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza Batzordean lehen eskutik jasotzea, Nafarroako Erriberarentzat beharrezkoa den kalitatezko ureztatze eta ahorako ura hornitzeko lur azpiko konponbidea ubide irekiarena baino askoz ere errentagarriagoa, logikoagoa eta errealistagoa dela frogatzen duten arrazoiak foro honetan azal daitezen”.
Unai Hualde