Itzuli

Nafarroako Gobernuaren eta Audenasa-ren arteko hitzarmena berrikustera premiatu du Geroa Baik

Oposizio obsesionatu batetik bakarrik zalantzan jarri zen akordio baten legezkotasuna Nafarroako Kontseiluak egiaztatu izana balioetsi du koalizioak

    Erabiltzaileei ezartzen zaizkien deskontuengatik Audenasa enpresari egiten zaion ordainketari buruz Foru Exekutiboaren akordioaren gainean Nafarroako Kontseiluaren ebazpenaren ondorioak ezagutu ondoren Geroa Baik bere poza agertu du, ebazpen honek, aurretik Kontuen Ganberak egin bezala, Nafarroako Gobernuaren akordioaren legezkotasuna egiaztatzen duelako, Geroa Baik beti defendatu duena alegia, eta oposizio obsesionatu batek bakarrik zalantzan jarri zena.

    Hala ere, koalizioa beti izan da oso kritiko akordio honen inguruko erabaki politikoarekin. Horregatik, Kontuen Ganberak bere txostenean jada gomendatu zuen moduan, Geroa Baik premiazkoa deritzo Nafarroako Gobernuaren eta Audenasaren arteko Hitzarmena zorroztasunez berrikustea eta 2020 urtean pandemiaren ondorioz bizitakoaren antzeko balizko egoeretara egokitzea, horrela bat-bateko egoeren kasuan interpretatzeko beharra ekiditeko. Hori dela eta, Geroa Baik Elma Saiz Ogasun kontseilaria premiatu du berrikusketa honi lehenbailehen ekin diezaion.

    Izena eman gure buletina jasotzeko