Itzuli

Nafarroako Gobernuko Geroa Bairen kontseilariek PAI irakasleei buruzko lege proposamena onestaren aurka bozkatu dute

    Nafarroan irakaskuntzako langile funtzionarioen lanpostuentzako hautaketa eta lanpostu-horniketa alorrean neurriak ezartzen dituen PSNren Foru Lege Proposamena onestearen aurka bozkatu dute Nafarroako Gobernuko Geroa Bairen kontseilariek.

    Koalizioak azaldu duenez, Geroa Baik zalantza handiak adierazi ditu PSNk proposaturiko arauaren segurtasun juridikoa dela eta. Horrela, Geroa Baik, Podemos Ahal Dugu taldearekin batera, irizpen bat eskatu dio Nafarroako Kontseiluari, honek, beste gai batzuen artean, analizatu dezan ea konpetentzien ikuspuntutik lege honek estatu mailako oinarrizko xedapenak betetzen dituen; Hezkuntzari buruzko maiatzen 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6. eta 7. Xedapen Gehigarrien arabera Lege honekin sortuko diren irakaskuntzako funtzionario publikoen eskubideak bermatzen ote diren; indarrean dagoen legediak atzerriko hizkuntza baldintza moduan eskatzeko aukera babesten ote duen; eta lege proposamen horrek Nafarroako funtzionario publikoen estatutu erregimenari buruz Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentzia betetzen ote duen.

    Geroa Bairen iritziz, lege proposamen hau ez da langileriaren egonkortze arazoari konponbidea eta gogorarazi du beste legegintzaldietan existitu zen aukera izan zela, baina teknikari juridikoen irizpideekin bat baztertua izan zela.

    Azkenik, Geroa Baik azpimarratu du lege proposamen hau ez dela inondik inora programa akordioan jasotzen.

    Izena eman gure buletina jasotzeko