Nafarroako herritarren euskararen ezagutzari buruz Nastat-en azken azterlanak jasotako datuen irakurketa positiboa egin du Geroa Baik
Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko lehendakariordeari datorren kontrol saioan zuzenduko dioten gaurkotasun handiko galderari erreparatu dio. Zehazki, Azconak azaldu du 2022 urteari dagokion Nafarroako herritarren euskararen ezagutzari buruzko datuen balorazioa egitea eskatuko diotela, NASTATen azken azterlanak datu horiek berriki argitaratu ondoren. Azconak azpimarratu duenez, Geroa Baitik azterlanak eskaintzen dituen datuen irakurketa positiboa egiten dute, horregatik nahi dute kontseilariak balorazioa egin dezan, baina baita ere Nafarroak euskara alorrean etorkizunean dituen erronkei buruz hitz egin dezan nahi dute koaliziotik. Datu horien arabera euskararen ezagutza azken urteetan gora doala esaten baita.
Halaber, koalizioak erregistratu duen beste galdera bat aipatu nahi izan du ere, kasu honetan Valentziako Generalitatak bere hizkuntza eskoletan euskara modu presentzialean eskaintzeari uzteko hartu duen erabakiaren aurrean zein balorazio egiten duen jakiteko.
Era berean, Trafiko eskumenaren transferentzia gauzatzeko LORAFNAren erreformari erreparatu dio Azconak, datorren ostegunean Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatuko baita. Azconak bere kezka agertu du zenbait alderdiren jarreraren aurrean eta ahalik eta adostasunik handienarekin aurrera ateratzea espero duela adierazi du. Jarraian, Nafarroarentzako Foruzaingo integral baten aldeko apustua berretsi du beste behin ere Geroa Baiko bozeramaileak.
Azkenik, Geroa Baiko bozeramaileak Alejandro Toquero Tuterako alkateari erantzun dio astelehen honetan, Sofia Erregina Ospitalearen “noraeza” kritikatu baitzuen, eta honi ohartarazi dio “goiburua besterik ez duela bilatzen, jendea izutzea”, eta UPNren baitan “bere interes propioa” bilatuz gainera. Azconak azpimarratu duenez, Tuterako ospitaleak “%20 mediku gehiago ditu 2015 urteaz geroztik”.
Azconak nabarmendu duenez, bi gai garrantzitsu daude oraindik, hala nola “farmaziaren handitze lan garrantzitsu batzuk, hemodialisi gune berriarekin”, bai eta “Nafarroako osasungintza sistemak erreforma sakon eta agerikoak” dituela oraindik aurre egiteko, “eta oraindik eztabaidatu beharreko Osasunaren Lege berriaren bitartez helduko diegu horiei”.
Azconaren arabera, “arraroa deritzogu Toquero jaunak ospitale honen balioa zalantzan jartzea, honen inguruan proposamen gutxiko politika egin nahi izatea eta lotsagarria iruditzen zaigu, bere hitz berberak erabiliz, Tuterako alkate kargua erabiltzea bere alderdi barruan merituak egiteko”.