Itzuli

Nafarroako herritarren euskarazko arretan hizkuntza planak onartzeak dakarren aurreraupausoa baloratu du Geroa Baik

Geroa Baik hizkuntza politikak zuzentzen dituenetik profil elebiduna duten plazen ehunekoa 2015eko %0,9tik gaur egungo ia %5era pasa da

    Geroa Baik baloratu duenez, “Nafarroako Gobernuak nafar herritarrei eskaintzen dien euskarazko arretan aurrerapauso garrantzitsua izan da Gobernuko departamentuen aldetik onartutako hizkuntza planen onarpenak ekarri duen hobekuntza, bereziki eskaera gehien dagoen tokietan”. “Nafar gizarteak Administraritzaren aldetik Nafarroako bi hizkuntza ofizialetan arreta jasotzeko duen eskubidea” gogorarazi du Geroa Baik, horregatik “herritarrek arreta elebiduna jasotzeko hizkuntza planek dakarten hobekuntza” garrantzitsua dela deritzo koalizioak. 
    Koalizioak nabarmendu duenez, “hizkuntza planak lantzeko proposamena Uxue Barkosen Gobernuak bultzaturiko araudi batean du jatorria, eta Auzitegien babesa du gainera”. Halaber, Geroa Baik azpimarratu du “departamentuen hizkuntza planak martxan jartzea 2023-2027 legegintzaldirako Programa Akordioan hartutako eta jasotako konpromisoa dela”. 
    Zentzu honetan, “Nafarroako Gobernuak eta bereziki Ana Ollo kontseilariak eta Euskarabideak 2015 urtetik hona burututako lan tinko, koherente eta ausarta” nabarmendu nahi du Geroa Baik. Koalizioaren arabera, “positiboan aurrera egitea lortu da, pauso tinko eta etengabearekin, duela 10 urte euskara mehatxatzen zuen erabateko prekaritate egoera leheneratzea lortuz”. Koalizioak gaineratu duenez gainera, “euskararen normalizaziorako aurrerapauso hauek, askatasunaren, boluntariotasunaren eta aukera parekidetasun eta berdintasunaren premisetatik burutu dira beti”. “Gizarte eta lurralde kohesioa beti buruan izanik, euskara sustatzea lortu da, horretarako Nafarroko herritarrei administraritzaren aldetik euskarazko arreta bermatzeko neurriak bultzatuz, ikasketa eta erabilera aukerak emanez, baina betik boluntariotasunetik eta Nafarroako herritarren eskubide guztien errespetutik”, ziurtatu du. 
    Hizkuntza planen onarpenak hobekuntza ugari ekarri ditu, hala nola “profil elebiduna duten plazetan 246 gehiago daude, gaur egun daudenekin alderatuz %50eko hazkundea delarik hori”, nabarmendu du Geroa Baik. “Hau da, egun elebidunak diren plazak %3,27 dira eta hazkunde honekin ia %5 izango dira, baina aurrerapauso honek garrantzia handiagoa du kontuan hartzen badugu Geroa Bai Gobernura iritsi eta hizkuntza politiken zuzendaritza bere gain hartu aurretik, ehuneko hau onargarria ez zen %0,9 zela”, gaineratu du. 
    Gainera, aldaketa honen ondoren, Geroa Baik azpimarratu duenez, “departamentu guztiek hizkuntza profildun plazak edukiko dituzte, aurrerapauso garrantzitsua kontuan harturik gaur egun 4 departamentutan ez dagoela profil elebiduna duen plaza bakar bat ere herritarrei euskarazko arreta eskaini ahal izateko”. 
    Bestalde, Geroa Baik nabarmendu duenez, “proposaturiko plaza elebidunek bere funtzio eta zerbitzuen identifikazio zorrotz bati erantzuten diote, haien lana jendearentzako arretan burutzen duten plazetan arreta berezia jarriz”. Gainera, “hizkuntza planen proposamena 195/2022 Foru Agindua jarraituz burutu dela eta hala egiten jarraituko duela” azpimarratu du koalizioak, “Agindu horrek Nafarroako langile publikoen eskubideak kontu handiz errespetatzen dituelarik”. “Horrela, langile publiko bakar bat ere ez da bere lanpostutik lekualdatuko, lanpostu horri hizkuntza profila egokitu arren”, argitu du koalizioak. 
    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik azpimarratu du “eskuinen aldetik inposaketa dagoenaren salaketa etengabeak, generikoak eta zorroztasun gutxikoak egon arren, euskararen sustapena boluntariotasunetik eta aukera-espazioen hazkunde errealetik burutzen ari dela, euskaren ezagutzan eta erabileran sakontzeko aukeretatik”.
    Azkenik, Geroa Baik adierazi duenez, “hizkuntza planak bizirik dagoen prozesu bat dira, horregatik ez gaude bidearen amaieran, eta beharrezkoa da ordea Nafarroako herritarrentzako arreta elebiduna hobetzen jarraitzea”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko