Itzuli

Nafarroako Ingeniarien Elkargoaren txosten berriak Labrit pasabideko zimendatze eta egiturak dituen akats larriak ziurtatu dituela azpimarratu du Iruñeko Geroa Baik

Udal taldeak bere konponketaren aukera baloratuko du, honen kostua milioi erdi baino gehiagokoa izan daitekeelarik, azpiegiturak eduki zuen kostua baino %50 gehiago alegia

Javier Leoz Javier Leoz

Iruñeko Geroa Baik azpimarratu duenez Nafarroako Ingeniarien Elkargoaren txosten berriak Labrit pasabideko zimendatze eta egiturak dituen arazo larri eta garrantzitsuak baieztatu ditu eta aurreko udalbatzak agindutako estudioek adierazitako akatsak berretsi ditu, orduan Geroa Baik behin baino gehiagotan ohartarazi zuelarik horren gainean. Horregatik, udal taldearen iritziz pasabidea ixteko erabakia arduratsua eta egokia izan zen, edozein balizko istripu ekiditeko helburuarekin egin baitzen.

Koalizioak hala ere, modu positiboan baloratu du Labrit pasabidea konpontzeko aukera egotea, txosten berriak adierazten duen moduan, baina ondorio juridikoak tentuz analizatu eta aurkeztutako beste alternatibak ikertuko ditu ere, bai eta azpiegitura konpontzearen komenigarritasuna bera ere.

Geroa Baik egindako estimazioaren arabera, pasabidea berreskuratzearen kostua 500.000 eurokoa izango da, konponketaren prezioa 380.000 eurokoa dela kontuan izanik, gaur goizean Ingeniarien Elkargoak adierazi duen moduan, eta horri BEZaren %21 eta proiektuaren idazketaren eta obra zuzendaritzaren kostua gehitu beharko zaiolarik, “hortaz milioi erdi euro baino gehiago izango direlarik, pasabidearen eraikuntzak izan zuen kostua baino %50 gehiago alegia”.

Halaber, koalizioak kezkagarria deritzo azpiegitura burutu zen unean beharrezko karga probak egin ez izana, horiek egin izan balira, “pasabideak beharrezko segurtasun arauak betetzen ez zituela ikusiko baitzen”.

Izena eman gure buletina jasotzeko