Itzuli

Nafarroako kontuen hobetzea ziurtatzen duten Kontuen Ganberaren ondorioak goraipatu ditu eta oposizioaren “alarmismo funsgabea” kritikatu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak Kontuen Ganberak emandako txostena goraipatu du, 2017ko Nafarroako kontuen “hobekuntza argia” azpimarratzen baitu. “Oso ondorio sendoa duen analisia eta behin eta berriro aldarrikatu duguna, egungo Exekutiboak legegintzaldi hasieratik Nafarroan jarduten ari duen kudeaketa ona alegia”, azpimarratu du.

Martínezek nabarmendu duenez, “behin berriro ere, oposizioaren diskurtso alarmista agerian geratu da datu errealak argitara ematen direnean. Oposiziotik existitzen ez den errealitate katastrofista bat saldu nahi den arren, egia dena da Gobernu honek egonkortasuna eman diola Nafarroaren egoera ekonomiko-finantzarioari bai eta inbertsoreen eta herritarren konfiantzari ere. Honek gainera meritu handiagoa du, 2015eko ekainean aurkitu genuen diru-kutxaren egoera tamalgarria kontutan hartuz”.

Gainera, ziurtatu duenez “Hitzarmenaren eguneratzea bezalako zedarriekin, bai eta superabit ekonomikoa, diru-sarreretan %12ko gorakada edo Standard&Poors-en kreditu kalifikazio gorenaren lortzea, kudeaketa zorrotz baten fruitua dira, Osasungintza, Hezkuntza edo Eskubide Sozialak bezalako alor sozialetan geroz eta emaitza positiboak lortuz”.

Azkenik, Martínezek oposizioaren aldetik azken egunetan 2019ko aurrekontuen aurka jaurtitako kritikak arbuiatu ditu, bere iritziz kritika horiek “legegintzaldi osoan zehar egin dituztenen kalko bat baitira”, eta “Kontuen Ganberakoarenak bezalako txostenek modu sistematikoan gezurtatzen ditu”. “Arduragabetasun eta baikortasun gehiegi dagoenaren salaketaren aurrean, datuek zuhurtzia eta zehaztasuna gailentzen dituen errealitate bat erakusten dute”.

Izena eman gure buletina jasotzeko