Itzuli

Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko Parlamentuko ikerketa batzordeak urtarrilaren 31 ezarri du fase dokumentala ixteko epea

UPN eta Podemos-Ahal Dugu parlamentu taldeek eskatutako azken bi dokumentazio eskakizunak tramitatu dira

Gaur goizean egindako saioan azken asteetan eta azaroa amaieran egindako azken batzordetik hona jasotako informazio berriaren berri eman da. Caixabank banketxeak emandako dokumentu berriak dira hain zuzen ere, bai eta Entzutegi Nazionaleko 6. Instrukzio Epaitegiak emandakoak ere, bere garaian parlamentu taldeek eskatu zituztenak alegia.

Halaber, Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politika Departamentuak bidalitako idazkiaren berri eman da saioan, Nafarroako Kutxa Banku Fundazioak 2000 eta 2012 tartean desagertutako Nafarroako Kutxaren Auditoretza Batzordeak, Kontrol Batzordeak, Administraritza Batzordeako Exekutiboak, Administraritza Batzordeak eta Izendapen eta Ordainsarien BAtzordeak  egindako bileren akten kopiak Parlamentuari emanez.

Hala ere eta idazkian zehazten den moduan, akta hauek Fundazioaren gain Gobernuak duen Protektoratu funtzioaren jardunean eman zaizkio Gobernuari. Horregatik, batzordeak Parlamentuko lege zerbitzuei txosten bat eskatzea adostu du, hirugarrenei datu hauen lagatzeak ekar ditzakeen balizko mugak ikertu ditzan bai eta lege markoaren barruan Parlamentuak horiek lortzeko egin dezakeena ezagutzeko.

Batzoredak datorren urtarrilaren 31 ezarri du UPN eta Podemos-Ahal Dugu taldeek eskatutako azken dokumentu hauek lortzeko epea, bai eta aipatutako txostena egiteko ere, data hori ikerketa batzordearen lanen lehen fase honen itxiera moduan jarriz –dokumentala-, bere ibilbidea 2016ko apirilean hasi zuelarik.

Une horretatik aurrera eta batzordeak garrantzitsua iritzi dezakeen dokumentazio isolatu gehigarri gehiago eskatzeko aukera irekia izanik, hurrengo fasean sartuko da, otsailaren hasieran bilera berri bat eginez parlamentu taldeek, behin jasotako informazio guztia ikertu ondoren, haien lan planak proposatzeko epe bat jarriz.

2015ean, Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertzeko orduan sortu zen Batzordea modu faltsuan itxi behar izan zen lortutako informazio eskasa zela eta, eta lan planik proposatu gabe ere ez eta agerraldirik eskatu gabe pasa den legegintzaldi amaieran. Horren parean, legegintzaldi berri honetan, beharrezkoa izan den denbora hartu da 2016ko azken hilabeteetan oinarri dokumental zabala lortzeko eta horrela parlamentu taldeek Banca Cívicaren fusio prozesuan fokatuz ikerketa garatzeko bai eta ondoren Caixabanken zurgaketan, horrek 2009 eta 2012 urteen tartean Nafarroako Kutxaren desagerpena ekarriz.

Batzordeko mahaiburuak nabarmendu duenez lehen fase honen balantze ona egin daiteke, lortutako dokumentazio kopurua handia izan baita eta orain arte Parlamentuak ez bait du ofizialki ezagutu. Era berean, erakunde ezberdinek helburu hori lortzeko egindako elkarlana eskertu beharra dago (nagusiki Nafarroako Gobernua, komunitate autonomo ezberdinetako gobernuak, finantza erakundeak, banka ikuskaritza erakundeak eta organo judizialak, hala nola Iruñeko 3. Instrukzio Auzitegia edo Entzutegi Nazionaleko 6. Instrukzio Auzitegia). 

Izena eman gure buletina jasotzeko