Itzuli

Nafarroako osasun sistema publikoa sendotzeko neurri sorta proposatu du Geroa Baik

Ana Ansa parlamentariak ziurtatu duenez “eztabaida hau irekitzeko une aproposean gaude, bai eta estrategia jakin batzuk berrikusteko eta aurreko akatsak zuzentzeko ere”

    Ana Ansa Ana Ansa

    Nafarroako osasun sistema publikoa sendotzeko neurri sorta proposatu du Geroa Baik, osasun sistema osoa estutasunean jarri duen Lehen Arreta gainsaturatu eta gainkargatu baten aurrean. Ana Ansa koalizioko parlamentariak ziurtatu duenez “eztabaida hau irekitzeko une aproposean gaude, bai eta estrategia jakin batzuk berrikusteko eta aurreko akatsak zuzentzeko ere”:

    Horrela, Geroa Baiko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan Osasun sistema publikoa sendotze aldera hainbat proposamen aurkeztuz, hots “neurri zehatzez osaturiko plan bat, horietako batzuk talka neurriak eta bestea epe ertainekoak izanik; Osasungintzan komunikazio estrategikorako plan baten diseinua eta ezarpena, edo osasungintza eredu baten zehaztapena esperoan dugun Osasun Foru Legearen bitartez”.

    “Beharrezkoa da Lehen Arretan hartutako neurriak finkatzea, erizaintzako langileriaren sendotzea, erabakiak hartzea mesedetzeko baliabide teknikoak, errehabilitazioa eta psikologia hurbiltzea, edo osasungintza azpiegituren sendotzea, besteak beste, eta hori bultzatzeko beharrezkoa den estrategiaren bizkortzea”, azpimarratu du Ansak.

    Proposamen hauekin batera, koalizioko parlamentariak “Adituen Komite Independentearen jarduerari bultzada emateko” apustua egin du ere, “izen handiko profesionalek eratua eta esfera publikotik izendatuak, olatu ezberdinetan erabilitako estrategien ebaluaketa eta ikuskapena burutzeko; eta osasungintzako profesionalen egoerari premiaz heldu, lan baldintzak, soldatak eta gogo baldintzak ikertuz, eta osasungintza ereduari buruzko edozein eztabaidaren emaitzari itxaron gabe”.

    Aurkeztutako ekimenean, “seroprebalentzia ikerketa berri bat burutzeko” beharra azpimarratu du Ansak, “herritar guztiengan eginez eta bereziki osasungintzako langileengan eta langile soziosanitarioengan, horrela gure Komunitatean dugun errealitate pandemikoaren gaineko ahalik eta ideia zehatzena edukitzeko”. “Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren lidergoa sendotzea eta bultzatzea ere beharrezkoa da, honek oraingo CODIV-19 egoeran zein etorkizuneko pandemietan erabakiak har ditzan”.

    Geroa Baiko parlamentariaren aburuz, “txertoak errekorreko denbora tartean diseinatzeko zientziaren arrakasta eztabaidaezinak ez dio kutsatze ahalmenari galga jarri, ez eta kasu kopuru handia antzemateko eta jarraipena egiteko lan karga handiagoari ere”. “Jada gainsaturaturik zegoen eta aurretik sendotu ez zen Lehen Arreta gainkargatu du egoera honek, osasun sistema osoa estutasunean jarriz”, nabarmendu du.

    Ansak ziurtatu duenez, “aditu ezberdinek azpimarratzen duten moduan, itxaropenarekin baina zuhurtasun handienarekin ere, beste ezaugarririk ez duen aldaera berri bat jokoan sartzen ez bada (arriskua da txertaketa benetan unibertsala ez bada), datozen asteetan pandemiaren amaierako eszenatoki hau errealitate izan daitekeela ziurtatu daiteke”. “Hortaz, dirudienez eszenatoki berri baten aurrean gaude, eztabaida hau irekitzeko une aproposean, estrategia jakinak berrikusteko eta aurreko akatsak zuzentzeko ere”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko