Itzuli

Nafarroako Parlamentuak bere min eta atsekaberik handiena adierazten du Foruzaingoko bost kide trafiko-istripu batean hil direla eta

    Unai Hualde Unai Hualde

    Nafarroako Parlamentuaren gaurko Osoko Bilkura minutu bateko isilunea gordez hasi da, atzo Elgoibarren trafiko-istripu batean hildako Foruzaingoko bost kideen omenez. Foruzainak Ertzaintzaren Iurretako (Bizkaia) basera , lan-topaketa bat egitera.

     

    Eledunen Batzarra gaur goizean bildu da eta lehendakariak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du. Adierazpen horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere min eta atsekaberik handiena adierazten du Foruzaingoko bost kide trafiko-istripu batean hil direla eta, eta dolumin beroenak eta bere maitasuna bidaltzen dizkie senideei, lagunei eta Foruzaingoko langile guztiei.

     

    Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

     

    1.- Nafarroako Parlamentuak min eta atsekaberik handiena adierazten du gaur Foruzaingoko bost kideren heriotzagatik, zeinek trafiko-istripua izan baitute Elgoibarren, Ertzaintzaren Iurretako basean (Bizkaia) egitera zihoazen lan-topaketa baterako bidean.

     

    2.- Nafarroako Parlamentuak dolumin beroenak eta bere maitasuna bidaltzen dizkie senideei, lagunei eta Foruzaingoko langile guztiei. Zalantzarik gabe, gaurkoa egun tristea da Foruzaingoarentzat eta Nafarroa osoarentzat.

     

    3.- Nafarroako Parlamentuak aitorpena, errespetua eta esker-ona erakusten die hildako bost zerbitzari publikoei haien konpromiso eta zerbitzu-bokazioagatik.

     

    4.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Nafarroako Gobernuak eta Foruzaingoak antolatutako ekitaldi instituzionalekin, zeinak eginen baitira hildako bost foruzainei agurra emateko, haien lana eta zerbitzu publikoan izandako dedikazioa omentze aldera.

     

    5.- Nafarroako Parlamentuak minutu bateko isilunea eginen du Osoko Bilkuraren hasieran, hildako agenteak omentzeko.

    Izena eman gure buletina jasotzeko