Itzuli

Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Gobernuak bat egin dute LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin

Las instituciones trasladan su gratitud al movimiento LGTBI+ y reiteran su apuesta por la coeducación para construir una sociedad más libre e igualitaria

    Unai Hualde Unai Hualde

    Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi instituzional bat egin du Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuarekin eta arlo honetan lan egiten duten elkarteekin batera. Berdintasunaren, errespetuaren, aniztasunaren, askatasunaren eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik ezaren aldeko borrokarekiko konpromisoa berretsi nahi izan du Parlamentuak.

     

    Ganberaren egoitzaren atarian egindako ekitaldian, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Parlamentuko talde guztien adostasuna eta LGTBI+ pertsonen giza eskubideen legezko onarpenean lortutako aurrerapausoak nabarmendu ditu, “nahiz eta horrek ez duen eragozten oztopoak eraisten jarraitzeko politika publikoak bultzatzen jarraitu behar izatea”.

     

    Mahaiak eta Eledunen Batzarrak atzo, ekainak 27, onartutako adierazpen instituzionalak ezartzen duen bezala, eta hala azpimarratu du lehendakariak, Nafarroako Parlamentuak “giza eskubideekiko konpromisoa  berresten du, eta adierazten du beharrezkoa dela inbertitzea sexu-bestelakotasuna eta pertsonak beren sexu-orientazioa edo genero-identitateagatik ez diskriminatzen lagunduko duten politiketan. Horretarako, arreta, informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta kontzientziaziorako programak eta proiektuak garatu behar dira, gure udalerriak sexu-bestelakotasunaren adierazpen guztientzako gune askeak izan daitezen”.

     

    Horretarako, Legebiltzarrak “hezkidetza derrigorrezko hezkuntza-balio gisa lantzearen aldeko apustua egiten du funts publikoekin ordaintzen diren ikastetxe guztietan, eta beharrezkotzat jotzen du Nafarroako LGTBI+ Foru Legea ezartzen jarraitzea, eta uste du sexu-orientazioari, genero-adierazpenari eta sexu- edo genero-nortasunari buruzko prestakuntza beharrezkoa dela administrazio publiko guztietan eta bereziki gizarte-, osasun- eta landa-arloetan”.

     

    Amaitzeko, Parlamentuko lehendakariak parlamentuko talde guztien konpromisoa helarazi du “gizarte askeago eta berdinzaleago bat eraikitzeko lan egiteko, eta eskatzen du familia-aniztasunari eta adineko LGTBI+ pertsonei zor zaien errespetua emateko. Horretarako, gure Erkidegoko erakunde guztiekin, elkarteekin eta LGTBI+ kolektiboarekin lan egiteko konpromisoa hartzen du”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko