Nafarroako Parlamentuan izaera soziala duten proposamenei babesa eman ez izana egotzi dio Geroa Baik PSN-ri
Koldo Martínez Gero Baiko parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “gezurra da Gobernuak bere denbora euskarari bakarrik eskaintzea”, María Chivite eledun sozialistak agerrarazi nahi izan duen moduan Erriberan egindako prentsaurrekoan, eta PSNri gogorarazi dio Nafarroako Gobernuak zein laukoak aurrera eramandako izaera sozialeko neurri ugariren aurka bozkatu dutela, hala nola Errenta Bermatuaren Legea edo Etxebizitza Legea.
“Bai foru Exekutiboa bai eta Geroa Bai ere nafar herritarren bizitza hobetzeko lanean ari gara, Erriberako biztanleena ere, eta ekimen ugaritan, aipatutako legeetan bezala, PSNren aurkako botoa edo abstentzioa jaso dugu”, ziurtatu du Martínezek, deitoratuz “PSNk euskararekin duen obsesioa eta fobia askotan UPN eta PPrena gainditzen duela”.
Geroa Baiko parlamentuko eldunak berretsi duenez “Gobernuak eta Geroa Baik beti dute buruan Erriberako biztanleria”, eta kritikatu du PSN “herritar batzuk beste batzuen kontra jartzen saiatzen aritzea”. “PSNk gizarte eta lurralde kohesioaren beharra dagoela uste badu, ongi egingo luke aurka jartzea eta sumintzea beste helbururik ez duten diskurtsu alarmistekin amaituz”, azpimarratu du Martínezek.
Zentzu honetan, Martínezek gogorarazi du egungo Nafarroako Gobernua izan dela Erriberara ahoko eta ureztatzeko kalitatezko ura eramateko konponbidea aurkeztu duena, 2013az geroztik geldituta zegoen proiektua berpiztuz; eta gogorarazi du Gobernu honek Erriberako enpresa txiki eta ertainentzako finantzaketa handitu duela, bai eta eskualderako Osasungintza aurrekontua edo Erriberako Gizarte Zerbitzuentzako finantzaketa, besteak beste.
Koldo Martínez