Nafarroako Parlamentuko lehendakariak XI. Legegintzaldiaren bigarren urteari buruzko jardueren oroitidazkia aurkeztu du
El presidente del Parlamento destaca la intensa actividad de la Cámara y la continuidad de la línea de trabajo de la legislatura anterior, en medio de debates “acalorados, en ocasiones con un tono impropio”
Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek XI. Legegintzaldiaren bigarren urteari buruzko Nafarroako Parlamentuaren Jardueren Oroitidazkia aurkeztu du gaur (2024-05-28/2025-05-28). “Intentsitateak eta jarraikortasunak markatutako ekitaldia” izan da, 2.405 ekimen zenbatu dira, aurreko ikasturtean baino 371 gehiago.
Legegintzaldiaren bigarren urte honetan 20 foru-lege onetsi dira; horietatik 9 Nafarroako Gobernuak igorri dituen proiektuen fruitu izan dira, eta beste 11ak, berriz, Legebiltzarreko talde politikoek aurkeztu dituzten proposamenen fruitu. Gainera, legegintzako 2 foru-dekretu baliozkotu dira, Tributu Harmonizaziokoak.
Gobernuaren jarduna kontrolatzeko eta bultzatzeko eginkizunaren baitan, 35 interpelazio eta 807 galdera aurkeztu dira. Horietatik, 334 Osoko Bilkuran edo batzordean erantzun beharrekoak izan dira, eta 473 idatziz erantzutekoak.
Gobernuak 170 agerraldi-eskaera jaso ditu, Parlamentuko batzordeetan bere kudeaketaren berri emateko.
Gobernuaren jarduketaren gaineko kontrolaren eta pronuntziamendu politikoaren atalean, 1.036 informazio-eskari erregistratu dira eta 15 adierazpen instituzional eta 87 ebazpen onetsi dira (132 aurkeztu dira, eta horietatik 40 errefusatu eta 5 erretiratu dira). Horrek erakusten du eguneroko politiko eta sozialaren jarraipen sakona egin dela. Osoko bilkura monografiko bat egin da, Osasunari buruzkoa (10 proposamen onetsi ziren).
Legebiltzarraren organoek 473 bilkura egin dituzte (485 bilera); horietatik, 36 Osoko Bilkurari dagozkio, 29 Mahaiari, 43 Mahaiari eta Eledunen Batzarrari eta 365 batzordeei. Horien artean, nabarmentzekoak dira Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordea (43), Kultura, Kirol eta Turismo Batzordea (42), Hezkuntza Batzordea (31), Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea (28), Osasun Batzordea (25), Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordea (25) eta Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordea (22).
Unai Hualde