Itzuli

Nafarroako polizien legearen aurkako inkonstituzionaltasun helegitea arbuiatu du Geroa Baik

    Gobernu zentralak Nafarroako Pozien foru legearen aurka aurkeztutako inkonstituzionaltasun helegitea arbuiatu du Geroa Baik, Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak tramitera onartu ondoren.

    Koalizioak salatu duenez Nafarroako autogobernuaren aurkako injerentzia bat gehiago da hau. Horregatik, Foru Parlamentutik datorren lege bati egiten den eraso berria dela iritzi du, horrekin Nafarroako Ganberak legegintzarako duen ahalmena mugatzen saiatzen ari direlarik, kasu honetan, polizia alorrean.

    Helegitea egin zaion legeak, bere onarpenerako Nafarroan adostasun maila handia eduki zuela nabarmendu du Geroa Baik. Horrela, foru legea parlamentuko gehiengo nabarmenarekin onartu zela gogorarazi du eta ez zuela aurkako botorik eduki ere. Gainera, legea toki erakundeekin bai eta sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoarekin eztabaidatu eta adostu zen.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik Nafarroako Parlamentua eta Foru Gobernua premiatzen ditu, helegitea jarri zaion legea defendatzeko kausan ager daitezen, eta modu honetan autogobernua ere defenda dezan. Era berean, Nafarroarentzako Foruzaingo integralaren aldeko apustua eta konpromisoa berresten du, eta trafiko eta bide segurtasunaren kudeaketa esklusiboa itzultzeko Gobernu zentralak Foru Komunitatearekin hartutako konpromisoa bete gabe jarraitzen duela deitoratu du ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko