Nafarroako Ubidearen bigarren faserako Ministerioak duen proiektuak uraren salneurria bideraezina egin dezakeela ohartarazi du Barkosek
Aagersen: obra hau bi fasetan egiteko Geroa Bairen proposamena “entzun eta jasotzen dut” salneurri zuzen eta onargarri bat bermatzeko
Nafarroako Ubidearen bigarren faserako Ministerioak planteatzen duen proiektuak, uraren salneurriarengan izango duen eraginari buruzko kezka helarazi dio Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Sara Aagersen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroari.
Gaur Senatuan egin den Gobernu kontrol saioaren baitan, Barkosek gogorarazi du proiektu honen aurrekontuak “hazkunde esponentziala” izan duela, “duela ez hainbeste denbora, 2019an, kalkulatutako 220 milioietatik, 373 milioi euroraino”. Geroa Baiko senatariak azpimarratu duenez, hazkunde honek “uraren salneurriarengan eragin zuzena edukiko du”, izan ere “Nafarroako Ubidearen prezioaren %50 ureztatzaileek ordainduko dute”, horrek “ustiapen asko bideraezinak egingo dituelarik, sinpleki esatearren”.
“Une honetan berebiziko garrantzia du obra hau nola burutuko den zehaztea eta modurik arduratsuenean egitea”, azpimarratu du Barkosek, aldi berean gaineratuz azpiegitura honi buruzko erabakiak kontuan hartu beharko dutela “klima aldaketaren eraginez, ur kopuruaren aurreikuspenak asko aldatu direla” eta CHEk berak “ohartarazi duela jada uraren eskuragarritasuna behera doala”.
Eszenatoki honen aurrean, obra hau bi fasetan egin beharra dagoela defendatu du Geroa Baiko senatariak, proposamen hau analizatzeko zabalik agertu delarik ministroa. “Entzun eta jasotzen dut”, adierazi du Aagersenek Geroa Bairen proposamenaren aurrean.
Modu honetan, Barkosek azaldu duenez “lehen hodi baten eraikuntzak, aurreikusitako beharrei erantzuten dio, datozen urteetan txikiagoa izango den emari baten aurreikuspenei modu errealistago batean egokitzen zaie” eta “bigarren hodiak ureztatzaileentzako ekarriko duen zigorra ekiditen du, ur hori eskuratzeko prezio neurrigabea edukiko baitu”. Alternatiba honekin “375 milioi eurotik 190 milioi eurora pasatzen da”, gaineratu du Barkosek.
Horregatik, Geroa Baiko senatariak ministroari eskatu dio “obra hau bi fasetan burutzea seriotasunez baloratu” dezan, aukera honek, Barkosek azpimarratu duen moduan, hornidura bermatzen baitu eta “ekonomikoki bideragarria egiten duelako administraritzentzako eta, bereziki, ureztatzaile komunitateentzako”.
Halaber, foru senatariak azalpenak eskatu dizkio ministroari, bere Ministerioak urte hasieran helarazitako konpromisoan agertu duen atzerapena dela eta: “Zuk, azken otsailean esan zenidan lizitazioa aurten egongo zela”, baina errealitatea bestelakoa da eta “lizitazioa ez da 2026 urteraino iritsiko”, salatu du Barkosek.
Azkenik, Barkosek berretsi du “proiektu honen inguruan Geroa Bairen apustua tinkoa dela: Nafarroako Erriberarentzako ura, kalitatezko ura eta salneurri bidezkoa duen ura”.
Uxue Barkos