Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan parte hartzen jarraitzeko Lizarrako alkatearen konpromisoa balioetsi du Lizarrako Geroa Baik
Koalizioaren udal taldeak gai honi buruzko mozio bat erretiratu zuen atzoko Osoko Bilkuran Ruiz de Aldak agertutako konpromisoaren aurrean
Lizarrako Geroa Baik modu positiboan baloratzen du atzoko Osoko Bilkuran Lizarrako alkateak agertutako konpromisoa, Egako Hiriko Udalak Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan parte hartzen jarraitzeko eta bertan ordezkaturik egoteko konpromisoa agertu baitzuen.
Blanca Regúlez zinegotziak azaldu duenez, konpromiso horren aurrean koalizioak gai honi buruzko mozio bat erretiratu zuen atzo Osoko Bilkuran, ekimenak alkatea premiatzen baitzuen eskumen hori beste zinegotziren baten esku jar zezan.
“NUKF abandonatzeko pasa den abenduaren 13an UPNren exekutibak hartutako erabakiaren aurrean, Geroa Baitik ekimen bat aurkeztu genuen Lizarra Nafarroan udalen artean dagoen organismorik garrantzitsuenetik kanpo geratu ez zedin” azpimarratu du Regúlezek.
Geroa Bairen zinegotziaren aburuz, “Lizarrako Udala organismo honetatik kanpo geratzea oso larria litzateke, NUKF Udalek osatzen baitute eta ez alderdiek”, horregatik “oso modu positiboan baloratzen dugu agertutako konpromisoa eta alkatearen aldetik eman den hitza”.