Itzuli

Nafarroako zerbitzu publikoetan murrizketarik handienak egin zituztenek osasungintzaren kudeaketa lezioak ematen saiatzea arduragabea deritzo Geroa Baik

    Nafarroako osasungintzaren hondatzea kritikatzeko UPNren kanpaina zinismo jarduera aparta eta arduragabekeria dela deritzo Geroa Baik. Koalizioak salatu duenez, ospitaleko sukaldeak pribatu zituztenak, bizitzaren autobusaren finantzaketa murriztu zutenak edo Nafarroako zerbitzu publikoetan murrizketak lehen pertsonan burutu zituztenak dira hain zuen ere orain osasungintzaren kudeaketa lezioak ematera datozenak, Foru Komunitatean aitzindaririk ez duen pandemia baten erdian egin ere.

    Geroa Baik defendatu duenez, Osasunbideak Covid-19aren osasun krisialdiaren oldarraldiari bikain aurre egin ahal izan badio, pasa den legegintzaldian egindako lanari esker izan da. Geroa Baik gogorarazi duenez, Uxue Barkosen gobernuak UPNren azken gobernuak burututako murrizketak leheneratu zituen, osasun sistema publiko eta kalitatezko baten aldeko benetako konpromisoa agertuz, legegintzaldian zehar osasungintza alorrera bideraturiko aurrekontuan hazkunde argia izanik. Legegintzaldi honetan zehar mantendu egin den jardunbidea, Covid-ak eragindako osasun krisialdia bezalako egoera zaila edukita ere.

    Koalizioak aitortu duenez osasungintza alorrean lantzen jarraitu beharreko aspektu asko daude, hala nola Lehen Arreta sendotzeko beharra edo etorkizuneko erronkei erantzuna emateko Osasun Lege bat premiaz egitea. Erronka horiei Geroa Baik proposamenekin eta positiboan egindako lanarekin erantzungo dio, eta ez jarrera suntsitzaile batetik, kritika errazean oinarrituz, UPNk egiten duen moduan, horrekin lortzen duen gauza bakarra osasungintza publikoaren izen ona zikintzea delarik, herritarren konfiantza hondatuz eta profesionalek egoera zailetan burututako lana kolokan jarriz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko