Nafarroako zorraren gaineko Kontuen Ganberaren txostenak UPNren gobernuen kudeaketa ekonomiko tamalgarria agerian uzten duela salatu du Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak gaur goizean Kontuen Ganberaren txostena ezagutu ondoren adierazi duenez Nafarroako zorraren handitzea dela eta “agerian geratzen da UPNren Gobernuek utzi diguten zama eta diru-kutxa publikoari eta nafar hiritarren interesi begira egindako kudeaketa ezin txarragoa”.
Zentzu honetan, Martínezek ohartarazi du “UPNk ke gortina bat sortzeko beharra duela Uxue Barkosen Gobernuari egiten dion kritika neurrigabearekin, horrela Miguel Sanz eta Yolanda Barcinaren gobernuen kudeaketa txarraren lotsak estaltzeko”.
Geroa Bairen parlamentuko eledunak nabarmendu duenez “UPNren gobernuek Komunitate honen etorkizuna hipotekatu dute eta astakeria bat iruditzen zaigu 15 urtetan Nafarroako Gobernuaren zorra lau aldiz biderkatzea, 672 milioitik 2.845 milioitara pasaz”. Era berean, “PSNren abuztukadatik ateratako legegintzaldian, 2007-2011koa, bereziki negatiboa izan zen Nafarroako zorra bi urte eskasetan bikoiztu baitzen, PSNk ere hausnarketa hori egin beharko duelarik”.
Koldo Martínezen arabera “egungo gobernuak espero zuena baino egoera ekonomiko okerragoa aurkitu zuen baina programa akordio sozial baten bidez eta bereziki helburua nafar hiritarren interesetan kokatuz interes pribatuen gainetik, murrizketak leheneratzea eta inbertsioei zentzu handiagoa ematea lortzen ari da”.
Era berean, koalizioaren eledunak azpimarratu du “azpiegitura handiak garatzen direnean bideragarritasun planak egin beharra dagoela eta inbertsioak eta zorra kalkulatu, UPNk kontutan izan ez dituen gaak Kontuen Ganberaren txostenak agerian uzten duen moduan”.
Horregatik, Martínezek baloratu du “Barkosen exekutiboak bere jarduteko moduekin, gobernatzeko modu zuzena erabiliz bai eta funtsean politikagintza zuzen batekin frogatzen ari duela aldaketa beharrezkoa zela eta aurrera jarraitzen duela, UPNren Gobernuak utzitako zama ekonomiko negatiboaren arren”.
Koldo Martínez