Itzuli

Nafarroan 2015 urtetik ezarritako berdintasun politikak, hezkidetza eta pertsonen eskubide hedaketa estatura eramatearen aldeko apustua egin du Geroa Baik

Solanaren aburuz “gehiago gara berdintasunean eraikitako gizarte bat nahi dugun pertsonak” eta horrek bere isla izan beharko du hautestontzietan

    María Solana María Solana

    María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak goiz honetan azpimarratu duenez, “gure koalizioak oso garrantzitsua deritzo Nafarroan 2015 urtetik, Gobernu aldaketa izan zenetik alegia, ezarritako berdintasunaren aldeko politikak Estatura eramatea, bai eta hezkidetzaren aldekoak eta pertsonen eskubideen hedaketa ere”.

    Solanaren aburuz “indarkeria matxista gizartearen kalte bat da eta irmotasunez egin behar diogu aurre, erakunde publikoetatik atzera pauso bakar bat ere onartu gabe eta gizarte zibilarekin lankidetzan arituz”. María Solanaren iritziz “emakume eta gizonen arteko Berdintasun politika publikoen alorrean, indar politikoen eta gizarte zibileko talde antolatuen arteko etengabeko lan diskretua gako da gizartean egituraturik dauden bazterkeriei buelta emateko, mendetan zehar mantendu diren horiei”.

    Geroa Bairen hautagaiak ohartarazi duenez datorren uztailaren 23an “beste gauza batzuen artean zera erabakiko da, Estatuan berdintasunaren eta LGTBI eskubideen alde lanean jarraituko den, Nafarroako Gobernuan 2015 urtetik egiten ari dugun moduan, edo indarkeria matxistaren, homofobiaren eta transfobiaren aurkako borrokan atzera egingo den”.

    Zentzu honetan, María Solanak azpimarratu duenez, “atzerapauso honen adibide argia atzo eduki genuen Nafarroako Parlamentuan giza eskubideekiko konpromisoa agertzen zuen adierazpen instituzional bati VOXek aurkako botoa eman zionean, sexu aniztasunaren edo genero nortasunaren aldeko politiketan inbertitzeko beharra ere adieraziz adierazpen hartan, horretarako arreta, informazio, sentsibilizazio, formakuntza eta kontzientziazio programak eta proiektuak garatzea proposatuz, horrela Nafarroa adierazpen mota orotako sexu aniztasunerako gune seguru bihurtuz”. “Geroa Baitik lanean jarraituko dugu Parlamentuan eta Nafarroako zein Estatuko erakundeetan eskubideak hedatu daitezen”, adierazi du.

    Era berean, “eskuinak eta eskuin muturrak Skolae hezkidetza programaren aurka antolatu zuen iskanbila eta eraso kanpaina” gogorarazi du ere Kongresurako hautagaiak, Hezkuntza departamentuak bere zuzendaritzapean martxan jarri ondoren: “Orduan esan nuen eta gauza bera pentsatzen jarraitzen dut, bai Nafarroan bai eta Estatuan ere gehiago gara Berdintasunaren aldeko politika publikoak egiten jarraitzea funtsezkoa dela deritzogunak. Gehiengo aurrerakoi bat egon beharra dagoela esan nahi du honek”, azpimarratu du.

    Zentzu honetan, Solanaren arabera “oso kezkagarria da Iruñeko alkate den Cristina Ibarrolak Carlos Salvador izendatu izana Hezkuntza eta Berdintasun zinegotzi delegatu moduan, Hazte Oír antolakunde ultrak saritutako pertsona baita eta Skola programaren aurka eta gure komunitatean eta Estatuan berdintasuna lantzen duten kolektiboen aurka eraso larriak egin dituen pertsona ere”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko