Itzuli

Nafarroan adimen artifizialaren oraina eta geroaren inguruko eztabaida bultzatu du Geroa Baik

Foru Komunitatean Adimen Artifizialaren Zentro bat sortzeko koalizioaren proposamena gogorarazi du María Solana parlamentariak

    María Solana María Solana

    Nafarroan adimen artifizialaren oraina eta geroaren inguruko eztabaida bultzatu du Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan. María Solana koalizioko parlamentariak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, horrekin Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalerako kontseilariari alor honetan dauden politika publikoei buruzko interpelazioa eginez datorren ostegunean egingo den kontrol saioan. 

    Solana parlamentariak gogorarazi duenez, Geroa Baik Adimen Artifizialaren zentro publiko, aitzindari eta punta-puntako baten sorrera zeraman 2019ko bere hauteskunde programan; Nafarroa Suspertu planean sartu zen proposamena alegia, “Adimen Artifizialaren alor nagusien oinarrizko ikerketa transbertsal eta bikaintasunezko baten garapen optimoa bermatzeko helburuarekin, horrela industrian edo merkatuan orokorrean berehalako aplikaziorik ez duen oinarrizko ikerketa egitea bermatuz, pandemian zehar hain eraginkorra eta beharrezkoa izan dela frogatu ondoren, bere tokia lor dezan”. 

    “Pandemia baten ondoren eta eraldaketa sozial, ekologiko, ekonomiko, energetiko eta digital prozesu betean gauden uneotan uste dugu, behin baino gehiagotan ziurtatu dugun moduan aro aldaketa baten aurrean bagaude, aurrekontu proiektua zehazteko ateetan gauden honetan gainera, Adimen Artifiziala bezalako gai bat agenda politikoan modu erabakian bultzatzeko unea dela”, nabarmendu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko