Itzuli

Nafarroan deseskalatzea kudeatzeko neurriei buruz galdetu dio Geroa Baik Nafarroako Gobernuari

Koalizioak gainera bi ekimen erregistratu ditu COVID19ak Euroeskualdeko deialdietan eta lehen sektorean edukitako eragina nolakoa izan den ezagutzeko

Geroa Baiko parlamentu taldeak hiru galdera erregistratu ditu Nafarroako Gobernuari zuzendurik, datorren ostegunean, apirilak 30, Nafarroako Parlamentuan egingo den kontrolerako osoko bilkuran erantzun daitezen.

Zehazki, koalizioak María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariari zuzenduriko ekimen bat erregistratu du, horrekin Gobernu zentralak deseskalatze prozesuari datorren maiatzaren 2an ekiteko iragarpenari helduz, Nafarroan hori kudeatzeko neurriak zeintzuk izango diren jakin nahi delarik.

Erregistratutako bigarren galdera, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Kontseilariari zuzendua, Nafarroak Euroeskualdearen bitartez kudeatzen dituen deialdietan COVID19aren krisialdiak edukitako eragina nolakoa izan den jakitea du helburu, era berean Foru Parlamentuko hurrengo saioan erantzun dadin eskatuz.

Azkenik, Geroa Baik Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari zuzenduriko ekimen bat erregistratu du ere. Koalizioak gogorarazi duenez, COVID19aren krisialdiak lehen sektorearen eta agroelikaduraren industriaren garrantzia modu berezian nabarmendu du, ez bakarrik foru ekonomiari dagokionez, baizik eta krisialditik ateratzeko funtsezko sektore moduan duen potentzialtasuna dela eta. Horregatik, Departamentuak sektore inplikatuarekin lantzen ari dituen neurriei buruz galdetzen dio Geroa Baik kontseilariari.

Izena eman gure buletina jasotzeko