Itzuli

Nafarroan ETB hartzeko aurkakotasuna dela eta Alberto Catalánek euskararekin “obsesio gaixotia” duela salatu du Koldo Martínezek

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak UPNko ordezkari Alberto Catalánek euskararekin “obsesio gaixotia” duela aurpegiratu dio, ETBren seinalea Foru Komunitatean hartzen jarraitzeko Nafarroako Gobernuaren eta EAEren arteko hitzarmenaren luzapena “kolonialismoa” dela adierazi baitu Catalánek.

    “Ni zu bezain nafarra naiz, nahiz eta batzuetan zalantzan jarri duzuen. Eta ETBren emisioek nafarrok zeharo errespetatzen gaituztela iritzi dugu. Eta ez hori bakarrik, Euskal Telebista Nafarroa osoan ikus dadila nahi eta behar dugu. UPNk euskarafobia duela da gertatzen dena, euskal munduari erreferentzia egiten dion ezer ez du jasaten”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

    “Bere obsesio gaixotian, Euskal Herria existitzen ez dela ere dio UPNk, Euskal Herria jada existitzen den zerbaiten izena dela ahaztuz, euskal herri bat alegia, euskararen herria, euskara hitz egiten duenaren herria. Euska Herria izena duen errealitate kultural, sozial bat, ekonomikoa eta historikoa ere dena”, nabarmendu du senatari autonomikoak.

    Koldo Martínezek gogorarazi duenez, datorren irailaren 26an Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen da. “Hizkuntzak nor garen definitzen du eta lurraldeari lotzen gaitu”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak, haren gurasoei bere izena euskaraz erregistratzea nola debekatu zieten gogoraraziz. “Batzuek, UPN eta beste batzuk bezala, euskal izenekin bataiatzeko aukera egotea ere gaitzesten zuten”.

    Koldo Martínezek ziurtatu duenez Alberto Catalánek ETBko pilota emanaldiak ere kritikatzen ditu, Erriberan ikusentzule errekorrak edukita ere, eta “Geroa Bain zuek bezain nafarrak galera” ziurtatu du, “ez gehiago ez gutxiago, eta Nafarroako bi hizkuntza propioak maite eta defendatzen ditugu, eskara eta gaztelera, UPNen haien historia guztian zehar egin ez dutena alegia”.

    “Nafarron gehiengoa pozarren gaude Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ETB ikusten jarraitzea ahalbidetuko duen hitzarmen berri hau sinatu izanarekin”, amaitu du Geroa Baiko senatariak.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko