Itzuli

Nafarroan gobernu plural eta aurrerakoiak eraikitzeko konpromisoa elkar banatu du Geroa Baik bere hautetsiekin

Koalizioak bere hautetsiekin bilera egin du foru eta udal hauteskundeetako emaitzen balorazioa egiteko

    Geroa Baik bilera bat egin du gaur bere hautetsiekin maiatzaren 28ko hauteskundeen emaitzak analizatzeko.

    Gobernu aurrerakoi eta pluralak eratzeko bere apustua berretsi du koalizioak, eta erakunde guztietan bere apustua hori izango dela ziurtatu du.

    Halaber, Geroa Baik ziurtatu du gobernu aurrerakoi horiek indar aurrerakoi ezberdinen arteko elkarrizketaren eta akordioaren fruitu izan beharko dutela.

    Hauteskunde orokorren aurrekanpainak udaletan gehiengoa eratzeko prozesuar inolaz ere ez eragiteko deia berretsi du koalizioak.

    Azkenik, erabakiak Nafarroan eta Nafarroarentzako hartzera premiatu du Geroa Baik, herritarrek hala erabaki duten tokietan, gobernu plural eta aurrerakoiak eratzeko konpromisoa betez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko