Itzuli

Nafarroan ikasgelak ixtea ekiditeko proposamen bat helarazi dio Geroa Baik PSN-ri

    Geroa Baik proposamen politiko bat helarazi dio gaur PSNri, Nafarroako hezkuntza sarean ikasgelak ixtea ekiditea ahalbidetuko duen irtenbide adostu bat lortzeko helburuarekin.

    Geroa Baik gogorarazi du ikasgelak ixteko erabakia leheneratzea eskatu ziola jada Hezkuntza kontseilariari eta, ordutik hona, koalizioak lanean jarraitu duela alternatiba bideragarriak planteatuz. Zentzu horretan, modu eraikitzailean planteaturiko proposamen politiko bat helarazi dio Geroa Baik. Koalizioak azaldu duenez, “gure ustez, borondate politikoko kontua da kaltetutako familia eta ikasleentzako irtenbide bat aurkitzea”.

    Geroa Baik berretsi du ikasgelen itxiera leheneratzea posible dela oraindik, analisi lasai eta adostua egiteko prozesu bat irekiz, Nafarroako hezkuntza sistemaren hobekuntzari heltzeko neurri berriak martxan jartzea ahalbidetzeko helburuarekin. “Egungo testuinguruak zorroztasuna, analisia eta lasaitasuna behar ditu, familiengan, ikasleengan eta irakaskuntzaren kalitatearengan ondorio zuzenak izan ditzaketen erabakiak hartu aurretik”, defendatu du koalizioak.

    Zentzu honetan, Nafarroako hezkuntza sarea sendotzearen alde egiten du Geroa Baik, hezkuntza bultzatzea eta sendotzea mesedetuko duten neurrien bitartez eginez. Horregatik, neurri drastikorik ez hartzea eskatu du, hala nola ikasgelak ixtea, bai eta kaltetutako familiek eta haurrek helarazitako eskaerei erantzuna ematea ere.

    Ekimen honekin, Geroa Baik beste behin bere laguntza eskaintzen dio PSNri “irtenbide adostu eta negoziatu bat lortzeko, ikasleen, familien eta Nafarroako hezkuntza sarearen interesa lehenetsiz”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko