Nafarroan itxirik dirauten mugako pasabideak irekitzea eskatu du Geroa Baik
María Solana Diputatuen Kongresurako hautagaiaren aburuz itxiera honek modu ezkorrean eragiten die eskualde hauetan bizi diren bizilagun askori
María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak, oraindik itxirik dirauten Frantzia eta Espainia mugako pasabideak irekitzea eskatu du berriro ere. “Gure lurraldeko hiru puntutan eragina duen pasabide hauen itxierak ondorio larriak ditu eskualde hauetan bizi diren bizilagun askoren egunerokoan”. “Ulertezina da egoera eta 2021 urtetik luzatu da”, salatu du Elizondon, Baztandarren Biltzarraren ospakizunean.
Hautagaiaren aburuz Gobernu zentralak gai hau modu serioan hartu beharko luke, bai eta Frantziako gobernuarekin konponbide bat lortu ere. “Beharrezkoa da pasabide hauen itxiera birpentsatzea eta mugako hesiak kentzeko jarrerara itzultzea, hori baitago Europako izpirituaren baitan”.
María Solanak gogorarazi duenez, “Nafarroan, Ana Ollo buru duen Herritarrekiko Harremanetarako Departamentutik muga-itxieraren aferaren jarraipen hurbila egin da hasieratik, arazo honi konponbidea emateko bultzatu diren ekintza guztiak izenpetuz eta horien alde eginez, Nafarroako Gobernua mugaz gaindiko lankidetzarako foro ezberdinetan ordezkaturik baitago, eta kaltetutako tokiko eragile eta erakundeekin lankidetza estuan aritu da gainera”.
Horregatik, muga pasabide hauen irekiera eskatzen jarraitzeko beharra azpimarratu du Geroa Baiko hautagaiak, eta gogorarazi duenez “mugaz gaindiko espazioko eragile guztiek modu orokorrean elkarbanatzen duten aldarrikapena da, zeharo integraturik dagoen mugaz gaindiko herritargo baten eraketan sakontzen jarraitu beharra dagoela dioten, eta horretan lanean dauden eragilean alegia”.
María Solana