Itzuli

Nafarroan jazarpen indarkeria pairatu zuten zinegotziak ekarri ditu gogora Koldo Martínezek Lorcako Udalaren aurkako erasoari buruzko eztabaidan

PSOE-UPN akordioaren atal ezkutuak eta lan erreforma indargabetzeko hauteskundeetako promesaren ez betetzea kritikatu ditu

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Demokraziaren defentsarako atxikitze libreko Itun bat bultzatzeko Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoaren proposamen bat baztertu du PSOEk  gaur Goi Ganberan, baina berriki gertatutako Lorcako Udalaren indarrezko okupazioari buruzko bere mozioan Geroa Baiko senatariaren proposamenaren puntu bat barneratu duela onartu du hala ere, bertan honakoa agertuz: “talde politikoei eskatzen die elkarrekiko errespetuan lan egin dezatela, irainak eta deskalifikazioak baztertuz eta herritarren bizitzarako funtsezkoak diren gaiei erantzuteko elkarrizketa eta adostasuna sustatuz”

    Zentzu honetan, Koldo Martínezek gogorarazi duenez “Lorcan gertatutakoa ez da berria guretzat. Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko alkate eta zinegotzi askok jazarpenaren indarkeria pairatu zuten, presio eta mehatxuekin, horietako batzuk, zoritxarrez, beteak. Bide batez, Espainiako Gobernuak ere baditu ezker abertzalearekin ezkutukoagoak edo agerikoagoak diren akordioak”.

    Geroa Baiko senatariak Murtziako udalerrian erasotuak izan ziren zinegotziei bere elkartasuna helarazi die eta azpimarratu duenez, “Lorcak Washingtoneko Kapitolioan gertatutakoaren antzekoa bizi izan zuen. Jendetza, eskrupulurik gabeko politikariek burua berotua, hautetsiek ordezkatzen duten herri borondatea usurpatu nahian”, eta espainiar Estatuaren kalitate demokratikoa zalantzan jarri du demokrazia kaltetzen duten jarduerak ikertzeko zailtasunen aurrean, hala nola Germán Rodríguez eta Mikel Zabalzaren kasuetan, besteak beste. 

    Lan erreforma aurrera ateratzeko PSOE eta UPNren arteko ituna aipatu du ere Geroa Baiko senatariak. Gogorarazi duenez, erreforma aurrera ez ateratzeko zorian egon zen, Nafarroako bi diputatuek haien alderdiaren agindua ez baitzuten bete. “Alderdi horrek, UPNk, ez du Nafarroan akordioetara iristeko gaitasunik eta, Nafarroan galdutako bere influentzia eta boterea ezkutuan berreskuratzen saiatu da isilpeko akordio baten bitartez, publikoa izan ez dena, Madrilen, Espainiako Gobernuarekin”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko