Itzuli

Nafarroan makroabeltegien ezarpena edo handitzea urtebetez geldiarazteko ekimena azaldu du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak makroabeltegien inguruan koalizioak erregistraturiko ekimenak aipatu ditu. Kontrol saioan Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariari zuzenduriko galdera batekin batera, Geroa Baik premiazko lege proposamen bat bultzatu du, PSN eta Podemosek ere sinatu dutelarik, behi-azienden makroabeltegien ezarpena edo handitzea urtebetez atzeratzeko helburuarekin.

    Halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari buruz koalizioak erregistratutako gaurkotasun handiko galdera aipatu du ere. “Garrantzia handiko gaia da, Next Generation Europako funtsen ardatz nagusietako bat baita hori”, azpimarratu du.

    Kazetarien galderei erantzunez, Barkosek Foru Gobernuaren txertaketa plana aipatu du ere, bai eta Ganberan taldeek hitza hartzeko duten denbora tartea haien ordezkaritzaren araberakoa izateko Navarra Sumaren proposamena ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko