Itzuli

Nafarroan prestazio handiko trenbide sarearen garapena legegintzaldi honetan egiteko konpromisoa eskatuko dio Barkosek Garraio ministroari

Gai hau planteatuko dio Óscar Puente ministroari datorren astean Goi Ganberan egingo den Gobernuari kontrol saioan

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroan prestazio handiko trenbide sarearen garapena legegintzaldi honetan egiteko Gobernu zentralaren konpromisoa eskatuko dio Uxue Barkos senatariak Óscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari.

    Datorren asteartean Goi Ganberan egingo den Gobernuari kontrol saioaren baitan galdetuko dio gai honi buruz Barkosek Puente ministroari, berriki, parlamentuko galdera bati erantzunez, ministroak Nafarroako prestazio handiko trenbidea bere legegintzaldiko lehentasunen artean sartu gabe utzi ondoren.

    Zentzu honetan, azpiegitura honi bultzada ematea Nafarroarentzako funtsezkoa dela helaraziko dio Geroa Baiko senatariak Garraio ministroari, bereziki Europara irteera lortzeko eta honekin lotzeko, izan ere “Foru Komunitatea ezin da Atlantiko-Mediterraneo korridoretik kanpo geratu, ez eta korridore horrek bertako herritarrentzako eta foru ekonomiarentzako ekar ditzakeen aukeretatik kanpo ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko