Nafarroaren egunean koro eta banden kontzertuak ez egiteko erabakia gaitzetsi du Geroa Baik
Kultura eta musika herrikoiaren bitartez lurralde kohesioa sendotzen duen programa bat dela nabarmendu dun koalizioak
Nafarroaren Eguneko koro eta banden kontzertuak ez egiteko Nafarroako Gobernuko Presidentetza eta Berdintasun Departamentuak hartu duen erabakia gaitzetsi du Geroa Baik. Koalizioaren aburuz “programa hau lurralde kohesioaren adibide argia da, kultura eta musika herrikoiaren bitartez egindakoa eta modu sendoan errotua Nafarroaren Egunaren ospakizuna lurralde osoan barna hedatzea ahalbidetuz”.
Koalizioak azpimarratu duenez, “beti oso harrera ona eduki duen programa izan da, ez du kostu handirik eta hala ere pertsona askoren partaidetza izan ohi du Foru Erkidego osoan zehar, 80 formakuntza inguruk parte hartuz”.
“Erabaki hau aldebakartasunez” hartu izana salatu du koalizioak, bai eta “kaltetutako kolektiboak eta tokiko erakundeak entzun gabe ere”