Itzuli

Nafarroaren errealitate industrialarekin bat datorren planifikazio elektrikoa eskatu du Barkosek

Sektore Elektrikoaren Legea erreformatzeko eta estatu mailako planifikazioan lurraldetasuna eta industriaren zama irizpide objektibo moduan aintzat hartzeko Nafarroako Parlamentuak egindako eskakizuna darama Senatura

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak mozio bat erregistratu du Goi Ganberako Trantsizio Ekologikoko Batzordean, horren bitartez Gobernu zentrala premiatuz egun indarrean dagoen araudia aldatu dezan, lurraldetasuna sartuz “elementu objektibo eta erabakigarri” gisa estatu mailako Planifikazio Elektrikoan.

    Horrela, pasa den otsailaren 5ean Geroa Bairen ekimenez Nafarroako Parlamentuan onartu zen mozioari jarraitasuna eman nahi dio, horren bitartez Espainiako exekutiboa premiatzen zelarik Foru Komunitatearen garapen ekonomikorako estrategikoa den gai honi erantzuna eman ziezazion.

    Senatuan aurkeztutako ekimenean Barkosek ziurtatu du Trantsizio Ekologikoko Ministerioak landutako Planifikazio Elektrikorako proposamenak ez dituela modu nahikoan jasotzen profil industrial nabarmena duten lurraldeen beharrizanak, Nafarroarena kasu. “Egoera honek Foru Komunitatearentzako estrategikoak diren inbertsio proiektuen exekuzioa kolokan jar dezake”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

    Zentzu honetan, Barkosek gogorarazi duenez “Nafarroak bere BPGren %31 gainditzen duen sektore industriala du eta presentzia nabarmena du industria intentsiboan”. “Geroa Bairentzat, faktore hauek irizpide objektibo moduan sartu behar dira planifikazio elektrikoan, potentzia eskaeran, lehiakortasunean eta hazkunde gaitasunean eragin zuzena baitute”

    Horregatik guztiagatik, Barkosek Goi Ganberan aurkeztu duen mozioak Sektore Elektrikoaren 24/20113 Legearen 4 artikulua aldatzea proposatzen du, lurraldetasuna planifikazioaren elementu objektibo gisa modu espresuan sartzeko. Halaber, irizpide kuantifika daitezkeen irizpide moduan, erkidegoen BPGean industriak duen zama kontuan hartzea planteatzen du, bai eta industria horren baitan industria intentsiboaren proportzioa eta erkidego bakoitzak duen kontsumo osoari dagokionez, zenbateko ekoizpen berriztagarria duen ere. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko