Itzuli

Nafarroaren interes orokorrak lehenetsiz gobernu koalizioa sendotzearen alde egin du Geroa Baik

Koalizioak bulkada politikoa hartu du legegintzaldiaren bigarren erdian, “desakordioak adostasunez konpontzen ez direnean interes orokorraren bere irizpidea markatzeko”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, Nafarroan koalizio Gobernuaren alde bere formakuntzak egindako apustua nabarmendu du, aldi berean exekutiboa sendotzeko beharra azpimarratuz ere, Nafarroako interes orokorrak lehenetsiz eta erabakiak gure Komunitatean hartuz.

    Koalizioak prentsaurrekoa eskaini du asteazken honetan, legegintzaldiaren erdian koalizio Gobernuaren balantzea egiteko. Ekitaldian Gobernuko lehendakariordea, José Mª Aierdi eta Foru Exekutiboan Geroa Bairen kontseilariak eta Unai Hualde Foru parlamentuko burua egon dira, bai eta formakuntzako parlamentariak ere.

    María Chivite buru duen Gobernuarekin Geroa Baik den konpromisoa berretsi du Barkosek, bai eta PSN, Geroa Bai, Podemos eta Izquierda-Ezkerrarekin batera izenpeturiko programa akordioarekin ere, aldi berean nabarmenduz bere koalizioak “bulkada politikoa” hartuko duela legegintzaldiaren bigarren erdian, “desakordioak adostasunez konpontzen ez direnean interes generalaren gure irizpidea markatzeko”.

    “Gehiengo aurrerakoiaren Gobernu baten aldeko” apustua berretsi du Geroa Baiko bozeramaileak, “2007ko agostazoa edo 2011ko krisialdi ekonomikoari egonkortasun politikoa ematen jakin ez zuen 2011an huts egindako gobernua bezalako uneak gainditzen jakin baitu”. Halaber, legegintzaldiaren lehen erdi honetan, Covid-19aren pandemiak eta bere ondorio larriek markaturikoa, Foru Exekutiboak eta bere kideek “ardura eta leialtasun osoz eta egoerak eskatzen zuen egonkortasunez erantzun dugula” nabarmendu nahi izan du.

    Uxue Barkosen aburuz, legegintzaldiaren bigarren erdialdean krisialdiari irtenbidea emateko lanean jarraitu behar dugu, bai eta “Nafarroa bere tokian jartzeko, eta beste premien atzetik”, izan ere, nabarmendu duenez, “datozen bi urteetan asko dugu jokoan datozen bi hamarkadetako Nafarroan”.

    Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, legegintzaldi hau “Nafarroatik kanpoko ezegonkortasun politikoak” markatu du, Madrilgo Komunitatean maiatzaren 4ko hauteskundeetan amaitu diren “une nahasiekin” Espainiako politikan. Zentzu honetan adierazi duenez, Nafarroak “datozen bi urteetan ezegonkortasunetik ihes egin behar du”.

    Horrela, koalizio Gobernuaren “egonkortasunaren” alde egin du, “bulkada berri bat emanez, krisialditik irteteko ez baitute une batzuetan bizi izan ditugun inertziek balio”. Zentzu honetan azpimarratu duenez, “azken orduetan Nafarroak Covidaren aurreko bere estrategia egokitu behar izan du, Sánchezen Gobernuak alarma egoera ez luzatzezko erabakiari egokituz neurriak, osasungintza alorreko eskakizunei arretarik jarri gabe hartu baita erabaki hori”.

    Horri dagokionez, “deseskalatzea neurrien malgutzearekin egiteko aukera” zergatik ez ote den analizatu galdegin du, “ostalaritzan edo kulturan adibidez, itxiera perimetrala eta etxeratze agindua deuseztatu ordez”. “Aukerarik balego hura analizatu beharko genuke”, azpimarratu du.

    “Foru eta toki erakundeek gure murrizketa proposamenak maneiatzeko nahikoa tresna ditugula ziurtatu da” eta “horrela izan ez dela ikusi dugu”, adierazi du Barkosek, aldi berean nabarmenduz “gure erabakien norabidea Nafarroan jartzeko apustua sendotzea premiazkoa dela”. Lehenik, “pasa den maiatzaren 7ko Osasunari buruzko Foru Aginduaren irizpideen aurka doazen bilerak kontrolatzeko” udalei laguntza emanez.

    Marko ekonomikoan eta, bereziki, Europako funtsei dagokienez, “gure komunitatearen aukeren garrantzia azpimarratzeko” deia egin du Barkosek, behin Espainiako Gobernuaren proposamena aurkeztu denean. Zentzu horretan nabarmendu duenez, Geroa Baiko ordezkariak buru dituzten Foru Exekutiboko departamentuek “Navarra Green estrategia planteatu du jada, Europak ezarritako bidean gainbalioa dutenak eta bulkada horretan jarri behar du Gobernuak bere arreta”.

    EUSKARAREN BALORAPENA ETA HITZARMEN EKONOMIKOAREN EGUNERATZEA

    Bestalde, Geroa Baik Javier Remirez lehen lehendakariordeari eskatu dio “Merituen Baloraziorako Dekretua onartzeko beharrezkoa diren tramiteak berehala has ditzan”, 2019ko urriko sententziaren ondoren Euskararen Dekretuaren zati bat bertan behera geratu izanak sortutako egoera konpontzeko, “euskaldunen eskubideak de facto zigortzen ari baititu, ez dutelako euskaren ezagutza meritu moduan kontuan hartzeko aukerarik Administraritzara sartzeko edo bere baitan mugitzeko”. “Eta honakoa, gure erabakien norabidea interes orokorrean jartzeko Geroa Bairen apustua da: akordio batetara iritsi ez garen arren, dekretuaren desblokeatzea eskatzen baitugu euskaldunen eskubideak urratzen jarrai ez dezaten”.

    PSNrekin “desberdintasunak” izan direla eta dekretu honen “blokeoak eremu mistoan egoera onartezina ekarri duela” kritikatu du Uxue Barkosek. Nafarroako Gobernua, azpimarratu du, “lehiaketa-oposizioetan edo meritu lehiaketetan baldintza eta meritu guztiak betetzeaz gain, euskara ezagutu eta hitz egiten duten nafarren eskubideak aitortzera behartuta dago, eta deialdiei segurtasun juridikoa ematera beharturik dago ere”, aldarrikatu du.

    Halaber ziurtatu duenez, honi dagokionez PSNren proposamenak “programa akordioa hausten du”, akordio horren arabera “errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuko baita, eta 2018an eremu ez euskaldunean %2,6 euskal hiztunak direla dio errealitate horrek, hortaz portzentaia hori deialdietan aitortu beharra dago programa akordioaren arabera”.

    Azken finean, “euskaldunak lehiaketa oposizioetan, deialdietan eta toki aldaketetan parte hartzera” ez diola uko egingo azpimarratu du, “gainontzekoek dituzten baldintza berberetan egin ere: haien meritu guztiak aitortuz alegia”.

    Bestalde, Estatuarekin hitzarmen ekonomikoaren 2020-2024 bosturtekoaren oinarri urtearen eguneratzea modu “azkarrean eta garaiz” egin dadin eskatu du, 2021 urte honetan bertan, “pasa den legegintzaldiaren ezaugarri izan zen akordioen egonkortasunarekin jarraitu nahi badugu bederen”.

    Era berean, hitzarmen ekonomikoan Estatuaren zor guztien interes eta amortizazio kuotak Nafarroarenak ez diren karga moduan aintzat hartzeko “hausnarketa sakon” baten beharra azpimarratu du, hori “legearen baitan berrikusteko” helburuarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko