Nafarroaren zerga autonomia Hitzarmen Ekonomikoaren bitartez handitzea eskatu du Geroa Baik
Foru Komunitateak zerga figura guztiak arautzeko ahalmena edukitzea defendatu du, bai eta ECOFINen ahotsa eta botoa edukitzea eta erkidegoen finantzaketan etorriko diren erreformekin kalteturik ez suertatzea
Pablo Azcona, Kongresurako Geroa Baiko hautagaiak “Hitzarmen Ekonomikoaren garapenean sakontzen jarraitzea” eskatu du, “Nafarroak bere zerga politikarengan erabakitzeko duen gaitasuna handitzeko eta erkidegoen finantzaketaren erreformek Foru Komunitatearen eskubide eta interesak errespetatzea bermatzeko”.
Zentzu honetan Azconak defendatu duenez, “Hitzarmen Ekonomikoa funtsezko tresna da gure autogobernuarentzako eta hori garatzen jarraitu beharra dugu Nafarroak bere baliabideengan eta zerga politikarengan duen erabakitzeko ahalmena handiagoa izan dadin”.
Modu honetan, Azconak gogorarazi du “erkidegoen finantzaketaren erreforma eta Autonomia Erkidegoen zorraren kitatzea bertan behera geratu zirela hauteskunde aurrerapenaren ondorioz”, baina ohartarazi du zentzu horretan datorren legegintzaldian berriro ekingo zaion edozein ekimenek, “Nafarroa kalteturik ez suertatzea bermatu beharko duela”.
“Nafarroak ezin ditu bere egin, Estatuari egiten dion ekarpenaren bitartez, beste autonomia erkidegoen finantzaketari edo zorrari buruzko erabakien ondorio ekonomikoak, horregatik, gure foru erregimena errespetatzeko bermeak et akordioak eskatzen ditugu Geroa Baitik”, azpimarratu du Azconak.
Halaber, Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak “anbizioa eta irmotasuna” aldarrikatu ditu “Nafarroaren autogobernuan sakontzen jarraitzeko”, izan ere, 2025 urtean onartu zen Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketarekin lortutako aurrerapausoak baloratu dituen arren, bere iritziz “oraindik ez dira nahikoak Nafarroak bere zergen gainean erabakitzeko ahalmena erabat garatzeko”.
Zentzu honetan, “Hitzarmen Ekonomikoaren garapenean aurrera egiten jarraitzeko” beharra azpimarratu du, “Nafarroak zerga figura ezberdinengan arautzeko duen ahalmena handitzeko, oinarrizko zergak barne, hots BEZ, Foru Komunitateak kudeatu eta jasotzen duen arren, gaur egun ezin baitu horren gainean arautu”.
“Geroa Bain anbizio handikoak gara gure autogobernuaren defentsan eta ez zerga jakin batzuen bilketarekin ez gara konformatzen horiek arautzeko ahalmenik ez badugu, gure ustez Nafarroak bere zerga politika propioarengan erabaki behar baitu”, defendatu du Azconak.
Bere aldetik, Mayte Espinosa Senaturako hautagaiak, Europar Batasuneko Afera Ekonomiko eta Finantzarioen Kontseiluan (ECOFIN) Nafarroak ahotsa eta botoa edukitzea eskatu du, azpimarratu duenez, “ez baitu zentzurik gure zerga eskumenengan eragin zuzena duten erabakiak, Nafarroak bertan erabakitze ahalmenik gabe hartzea”.
Halaber, “Hitzarmen Ekonomikoaren izaera solidario eta arduratsua” aldarrikatu du Espinosak “pribilegio moduan aurkezten dutenen aurrean”, eta konfrontazio politikorako tresna moduan erabiltzea kritikatu du.
Azkenik, Espinosak ziurtatu duenez, “ahalmen fiskal handiagoak politika propioak garatzeko balio behar du ere, zerbitzu publikoa sendotzeko, errenta ertain eta txikiak babesteko eta jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua mesedetzeko”.
Pablo Azcona