Itzuli

Navarra Sumak hitzaldi femenista bati jarritako beto onartezina salatu du Iruñeko Geroa Baik

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    “Navarra Sumaren Gobernu taldeak ostiral honetarako Emakumeen Etxean Paola Damonti genero adituarekin aurreikusita zegoen hitzaldi feminista bati jarritako beto onartezina” salatu du Iruñeko Udaleko Geroa Bairen udal taldeak.

    Geroa Baik bere kezka agertu du “Navarra Sumak talde ultrakontserbadoreen mantrak astindu ordez haien planteamenduekin bat egiten duela ikusita, genero berdintasunaren esparruan dauden ekitaldiak zentsuratuz”. Koalizioak azaldu duenez, “hitzaldia bertan behera uztea, hitzaldi honen antolaketa dela eta Voxek Mayaren Gobernu taldeari sare sozialetan egindako kritikekin bat dator”.

    Koalizioak “tamalgarria” deritzo “Navarra Sumak eskuin muturraren presiorik okerrenen aurrean amore ematea berdintasun politikak bezalako hain esparru sentikorretan” eta Gobernu taldeari azalpenak eskatuko dizkiola iragarri du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko