Itzuli

Nazioarteko ultraeskuinak sustatu duen abortoaren aurkako goibilera Senatuan egitea ez baimentzea eskatu dio Geroa Baik PP-ri

Goi Ganberako Mahaiak baimendu duen ekitaldi hau bertan behera uztea eskatu du Barkos senatariak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, Izquierda Confederal Parlamentu Taldea osatzen duten gainontzeko formakuntzekin batera (Más Madrid, Eivissa i Formentera al Senat, Compromís eta Agrupación Socialista Gomera) babes-errekurtso bat erregistratu du gaur, Senatuko Presidenteari eskatuz La Red Pública de Valores eskuin muturreko nazioarteko antolakundeak sustaturiko abortuaren aurkako goi bilera egitea ez dezala baimendu.

    Senatuko Mahaiak pasa den uztailean Red Política de Valores antolakundeak antolatutako VI Goi Bilera Transatlantikoa egitea baimendu zuela ezagutu ondoren erregistratu dute eskaera hau, erakunde horren arabera abortua “errugabeen asasinatzea” baita, eta “fetuaren taupada” legeak babeste baitituzte.

    Era berean, Barkosek izenpetutako babes-errekurtsoan gogorarazten denez, erakunde honek dio homosexualitatea “buruko nahasmen bat” dela eta “terapia” bidez sendatu daitekeela, edota ezkontza “gizon eta emakumeen arteko erakundea bakarrik” dela.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik, Senatuan Izquierda Confederal taldea osatzen duten gainontzeko taldeekin batera, “Mahaiaren erabakia zuzentzea eta ekitaldi hau bertan behera uztea” eskatu du, “Senatuko aretoak erabiltzeko baimena, herritarren artean adostasun zabala duten erakundeentzako izan behar duelako eta ez norbanakoaren askatasunen aurka eginez gizartea apurtu eta zatitu nahi dutenentzako”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko