Itzuli

NPBren inguruan Nafarroan lortutako akordioaren defentsaren alde agertu da Geroa Bai

Pablo Azcona parlamentariak Planas Ministroak aurkeztutako NPBren Plan Estrategikorako proposamena baztertu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) gainean Landa Garapen Departamentuaren eta UAGN, EHNE eta UCAN Nafarroako nekazal antolakundeen artean lortutako akordioaren defentsan Itziar Gómez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak egindako aldarrikapena babestu du Geroa Baik, koalizioak proposatutako ekimen bati esker Nafarroako Parlamentuak berak ere ahoz batez berretsitakoa baita akordio hori.

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak  Planas ministroak azken Nekazaritza eta Landa Garapeneko Konferentzia Sektorialean aurkeztutako NPBren Plan Estrategikorako proposamena baztertu du, bere aburuz “Nekazaritza Politika Bateratuaren gaineko Nafarroako jarrera amankomunean gako diren puntu ugariren aurkakoa baita”.

    “Geroa Bairen ustez eskubideetan oinarritutako ordainketa deuseztatzea garrantzitsua da, bai eta ordainketa birbanatzailearen defentsa benetako jarduera duten ustiapenei diskriminazio positiboa egiteko, eta familiako ustiapen profesionala sustatzea ere, lurraldean benetako jarduera mantentzen duena baita hori eta ingurumenaren eta jasangarritasunaren erronkei aurre egiteko gai izango den bakarra ere”, azpimarratu du Azconak.

    Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, “NPB berriaren helburuak iraganeko sistemen mantentzearekin bateraezinak dira, duela 20 urte baino gehiagotik hona jasotako laguntzei loturik baitaude, horregatik Geroa Baitik eskubide historikoen sistema desagerraraztea eskatzen dugu”. “Inolako zentzurik ez duen sistema bat da, eta labore berberentzako eskualde berberetan zenbateko ezberdina duten laguntzak egotea eragiten du, horrez gain sistema opako eta espekulatiboa bihurtu delarik gainera, jardunean dagoen nekazari profesionalari inolako mesederik egin gabe”, amaitu du adieraziz Azconak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko