Itzuli

NUP-ko Kontseilu Sozialean ekonomia sozialeko bi ordezkari sartzea proposatu dute PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemosek

Los grupos parlamentarios han presentado una proposición de ley que recoge una petición de la CEPES

    María Solana María Solana

    PSN-PSOE, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos Ahal Dugu parlamentu taldeek Lege Proposamen bat aurkeztu dute Nafarroako Parlamentuan, NUPko Kontseilu Sozialean kontseilukide moduan Nafarroako ekonomia sozialeko bi ordezkari sartzeko helburuarekin.

    Modu honetan parlamentu taldeek Nafarroako Ekonomia Sozialeko Erakundeen Konfederazioaren (CEPES bere gaztelaniazko sigletan) eskakizuna jasotzen dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontseilu Soziala arautzen duen uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikulua aldatzeko helburuarekin, parlamentu taldeen aburuz “erabat justifikaturik baitago NUPko Kontseilu Soziala osatzen duten kideen artean ekonomia sozialaren sektoreko ordezkaritza bat sartzeko beharra eta egokitasuna, horrela ekonomia soziala unibertsitatearen esparruaren baitan egon dadin, modu honetan unibertsitatearen eta ekonomia sozialaren arteko elkar harremana hauspotuz”.

    Zioen azalpenean, ekonomia sozialak gizartean eta jarduera ekonomikoan burutzen duen lan berezi eta garrantzitsua azpimarratzen dute proposatzaile diren parlamentu taldeek, eta 2011 urtean Ekonomia Sozialaren 5/2011 Legea onartu zela gogorarazten dute ere, Europan Ekonomia Sozialari dagokion lehen araua eta  ekonomia sozialaren sustapena interes orokorreko lan moduan hartzen duena.

    PSN-PSOE, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos Ahal Duguk azaltzen dutenez, Ekonomia Sozialak 1.250 enpresa eta erakunde baino gehiago batzen ditu Nafarroan, jarduera sektore guztietan 25.000 pertsona baino gehiagori enplegu zuzena emanez Kooperatiben, Lan Sozietateen, Lan-sartze Enpresen, Enplegu Zentro Berezien, Fundazioen eta Ekonomia Solidarioaren erakundeen bitartez.

    Halaber, enpresa eta erakunde hauek Nafarroako Gobernuaren politiken baitan daudela gogorarazi dute, hots Ekonomia Sozialaren sektorean adierazgarriak diren Antolakundek Nafarroako Kontseilu eta Organismo ezberdinetan duten partaidetzaren bitartez, hala nola: Nafar Lansare, Kontseilu Ekonomiko eta Soziala, Merkataritzaren Kontseilua, Lanbide Heziketaren Kontseilua, Lan Osasunaren Kontseilua, Kooperatiben Kontseilua eta abar.

    Horregatik guztiagatik, aurkeztutako lege proposamenaren bitartez, NUPko Kontseilu Sozialak 21 kide izatera pasatzea proposatzen da (19 kide izan ordez, egun den moduan) eta horien artean “Nafarroako Ekonomia Sozialean adierazgarriena den edo diren erakundeek proposaturik bi kide izendatu daitezen”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko