Itzuli

Nup-ko Osasun Zientzien fakultatearen eraikin berriaren inaugurazioa kalitatezko osasungintza eta zerbitzu publikoarentzako mugarria dela dio Geroa Baik

Barkosen Gobernuak bultzaturiko proiektu honekin gure errealitate sozial eta sanitarioari loturiko bikaintasunezko formakuntza bermatzen dela azpimarratu du koalizioak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berriaren inaugurazioa dela eta, proiektu honek Nafarroarentzako eta bere osasun sistema publikoarentzako duen esangura historiko, sozial eta politikoa azpimarratu nahi du Geroa Baik.

    Instalazio berri hauekin, 2015ean Uxue Barkosek Gobernuarekin hasitako prozesu bat amaitzen da eta hezkuntza publikoaren aldeko apustu estrategikoa gauzatzen da ere, aukera berdintasuna eta gure osasungintzaren sendotzea bermatuz. Nafarroako gizarteak urte luzez eskatu izan duen proiektua da eta ausardia politikoari esker eta interes orokorrarekin edukitako konpromisoari esker errealitate bihurtu da gaur.

    NUPen Medikuntza Graduaren ezarpena ez da unibertsitate titulu berri baten sorrera bakarrik izan, gure errealitate sozial eta sanitarioari loturiko bikaintasunezko formakuntza baten bermea ekarri baitu ere, talentua tokia geratzea mesedetuz eta gure osasun subiranotasuna sendotuz. Honakoa, hasiera hasieratik, Geroa Baik bultzaturiko proiektua izan da, lehentasun politiko ukaezina izan baita koalizioarentzako. 

    Lorpen honekin Geroa Baik helburu argi baten betekizuna ikusten du: hezkuntza publikoaren alde egin, funtsezko tresna baita egiturazko ezberdintasunak desegiteko eta gizarte zuzenagoa eta kohesio handiagokoa eraikitzeko. Medikuntza gradu publikoa eta merezimendu eta gaitasunen araberako irisbidearekin, berdintzaile sozial garrantzitsua da, bai eta Nafarroaren etorkizunaren aldeko inbertsioa ere.

    Politikagintza anbizioz, konbikzioz eta interes orokorrarekin leial jarduten denean lor daitekeena sinbolizatzen du Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berriaren inaugurazioak. Publikoaren aldeko apustua ez da gastua, gure komunitatearen etorkizunarentzako inbertsiorik hoberena baizik.

    Unibertsitate publikoarekin, osasungintza publikoarekin eta aukera berdintasunarekin bere konpromisoa berresten du gaur Geroa Baik, horiek izanik bere jardun politikoa hasieratik gidatu duten baloreak eta Nafarroarentzako bere proiektuaren gidari nagusi izaten jarraituko dutenak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko