Oihane Agirregoitia eurodiputatuarekin topaketa irekia: “Nafarroa eta Europa: erronkak eta aukerak – Gure ahotsa Europan”
Datorren apirilaren 4an izango da Iruñeko Tres Reyes Hotelean eta Europako politikek Nafarroako herritarren egunerokoan nola eragiten duten eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera eskainiko du
Oihane Agirregoitia eurodiputatuarekin topaketa irekia antolatu du Geroa Baik “Nafarroa eta Europa: Erronkak eta Aukerak – Gure ahotsa Europan” izenburupean, datorren apirilaren 4an 18:00etan Iruñeko Tres Reyes Hotelean. Topaketaren baitan, Europan mailan oihartzun handia duten gaiak jorratuko dira, Nafarroarengan eragin berezia dutenak nagusiki, eurodiputatuarekin egingo den elkarrizketa irekian.
Mikel Irujo, Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria eta Jose Mari Aierdi Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izango dira bertan, Nafarroari eragiten dioten gai nagusienetako batzuk azalduko dituztelarik, bereziki industria eta trantsizio ekologiko eta digitalaren alorrean, bai eta landa garapen eta jasangarritasunaren alorrean ere. Bi alor estrategiko hauek Europako politikekin duten elkarrekiko harremanaren inguruan kontseilariek duten ikuspuntua elkarbanatuko dute
Jarraian, Oihane Agirregoitia eurodiputatuak Europar Batasunaren baitan Nafarroaren etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan sakonduko du, hala nola Clean Industrial Deal (Akordio Industrial Berdea), automozio estrategia, Nekazaritza Politika Bateratua (PAC bere gaztelaniazko sigletan), Europako Itun Berdea, merkataritza akordioak eta euskararen babesa eta sustapena. Gainera, kohesio politiken desafioak eta eskaintzen dituzten aukerak analizatuko dira, bai eta Nafarroa eta bere eskualde mugakideen arteko lankidetzarengan eragina duten mugaz gaindiko oztopoak ere. Era berean, topaketara bertaratutakoek eztabaidan modu aktiboan parte hartzeko eta jorratutako gaien inguruan galderak planteatzeko aukera egongo da ere. Foroa Amaia Arrizabalagak zuzenduko du, azken Europako hauteskundeetan Geroa Baiko hautagaia izan zenak alegia.
Jendearen partaidetzara irekia izango da topaketa hau, eta etengabeko eraldaketan dagoen Europako testuinguruan Nafarroari irekitzen zaizkion erronka eta aukeren inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko aukera eskainiko da.