Itzuli

Olentzeroren desfilea bezalako haurrentzako ekitaldietan aldarrikapen politikoak erakustea akatsa dela deritzo Uharteko Geroa Baik

    Olentzeroren desfilea bezalako ekitaldietan aldarrikapen politikoak erakustean akatsa dela deritzo Uharteko Geroa Baik, hau denona den kultura tradizioa baita eta horregatik tokiz kanpo daude horrelako aldarrikapenak horrelako ekitaldietan, bereziki haurrei zuzenduak diren heinean. 

    Geroa Baitik boluntario guztien lana eskertu nahi dugu, urtez urte gure herrian Olentzeroren desfilea antolatzen baitute, hau posible eginez. Hala ere, horrelako ekitaldien izpirituak zeharkakoa izan behar duela deritzogu eta horregatik desfilea antolatzen duen erakunde pribatuari hausnarketa egin dezan eskatzen diogu, herri moduan kohesiorik ematen ez dizkiguten aldarrikapenak ekidin ditzaten, herritarren zati handi bat horietatik kanpo baitago.

    Azkenik, honen bitartez Eguberri zoriontsua eta urte berri oparoa opa nahi dizuegu uhartean guztiei.

    Izena eman gure buletina jasotzeko