Ollaranen jarritako desfibriladoreek herritarrei zerbitzuak hurbiltzen dizkietela nabarmendu du Geroa Baik
Parlamentu taldeak 2020ko Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako 15.000 euroko zuzenketa errealitatea da jada
Ollaran osatzen duten bederatzi herrietan desfibriladoreak egotearen garrantzia nabarmendu du Geroa Baik, koalizioaren parlamentu taldeak 2020ko Nafarroako Aurrekontuei aurkeztutako 15.000 zuzenketa bati esker jarri baitira bailarako Udalarekin gaia landu ondoren.
Nafarroako Udalerriek, txikienek bereziki, zerbitzu hau edukitzearen garrantzia nabarmendu du Geroa Baik, bihotz-gelditze egoeretan bizitzak salbatu baititzake. Koalizioak azpimarratu duenez “instalatutako desfibriladoreek Ollaranen bizi diren herritarren segurtasuna eta bizi kalitatea areagotzen dute”.
Geroa Baik azaldu duenez, proposamen hau lurralde oreka sustatzeko eta Nafarroako landa eremuan bizi diren herritarrei zerbitzuak hurbiltzeko koalizioak egindako apustuaren baitan kokatzen da. Koalizioaren aburuz, kasu honetan gainera, desfibriladoreen instalazioak “garrantzia bikoitza du, herri ezberdinek osatzen duten udalerria baita, herrigune barreiatuekin, irisgarritasuna zailagoa eginez”.
Desfibriladoreen instalazioa lehen sorospenetarako eta gailu hauen erabilerarako formakuntza ikastaroekin batera egin da, horiekin berrogeita hamar bizilagun baino gehiago onuratuko direlarik. “Gure iritziz, landa eremuetako beharrizanak entzuteak eta lurraldeko pertsonekin egoteak, herrietatik zuzenean helarazten dizkiguten beharrizanei erantzuna emateko balio du eta, kasu honetan bezala, ekintza txikiekin oso zerbitzu garrantzitsuei erantzuna emateko ere”, azpimarratu du koalizioak.
Pablo Azcona