Itzuli

Oncineda "aurreko alkatetzen kudeaketa okerraren kasu argienetako bat" dela nabarmendu du Geroa Baik

Unai Hualde Unai Hualde

Laukoak, Geroa Bairen ekimenarekin, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidentearen agerraldi eskaera erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, honek Oncineda kasuaren azken txostena azal dezan, horretan esaten baita Oncinedan nahitaezko desjabetzeetako hitzarmen urbanistikoen tramitazioa eta onarpena, eta bere eranskinak “ez direla aplikatu daitekeen araudiarekin zeharo egokitzen”.

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak espero du txosten horren ondorioz dokumentu horiek baliogabetzea azkenean, Fernández (PSN) eta Ganuza (UPN) alkate ohiek sinatu zituzten eranskinak sinatzeko eskumenik ez zutela esaten baitu txostenak. “Larritasun handiko egoera baten aurrean gaude, Lizarrako Udalak milioika euroko ondorio ekonomikoei aurre egiteko beharrean baitago, bere urteko aurrekontu arruntaren bikoitza baino gehiagokoa zehazki. Eta hau guztia kudeaketa negargarri eta arinegi baten erruz, bi alkate ohien sinadura horietan oso modu argian agertuz”, azpimarratu du.

Hualdek gainera gogorarazi du, Lizarran udal taldeak egin izan duen moduan, bi enpresa eraikitzaileen interesak “metatzen doazela, urtean 50.000 euroko interesak sortzen ari baitira, horrek gure kezka areagotuz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko